euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Nafar Etxeak 120. urteurrena ospatuko du nafar hiriko nafarren ondorengoei deialdia eginez

2015/10/29

Jairako gonbitea
Jairako gonbitea

PUBLIZITATEA

Bolivar, Mar del Plata eta Rosarioko nafar dantzariek bat egingo dute Buenos Aireskoekin hiriburuko Nafar Etxearen 120. urteurreneko ikuskizunean dantzatzeko. Dantzaldia azaroaren 7an izango da, Moreno kaleko egoitzan. Hau, ordea, ez da urtemuga ospatzeko erakundeak antolatutako ekintzetako bat baino. Urtebetetzeko programaren barruan, Pilota Txapelketa, taberna, meza, eta oturuntza ere badaude. 

Buenos Aires, Argentina. Ekintza anitzeko programa antolatu dute Nafar Etxeko lagunek erakundearen 120. urteurrena ospatzeko. Proposamenak mota askotakoak dira eta bi asteburuz luzatuko dira honako egitaraua jarraituz:

-Urriaren 31an, larunbata, goizeko 11etan, ‘Adiskidetasun Kopa’ izeneko Pilota Txapelketa. Lehiaketa Nafar Etxeko frontoian izango da, Moreno kaleko 3682. zenbakian.

-Azaroaren 7an, larunbata, arratsaldeko 7:30etan, Dantzaldia bertako eta Bolivar, Mar del Plata eta Rosarioko nafar dantzaldiak lagun. Ikuskizuna Nafar Etxean izango da, eta sarrera libre eta doan. Gaueko 9etan, Tabernan. Nafar Etxeko gazteek taberna zerbitzua eskainiko diete gonbidatuei.

-Azaroaren 8an, igandea, goizeko 11:30etan, Meza Nafar Etxearen egoitzan. Eguerdiko 12:30etan, dantzak kalean, egoitzaren aurrean; 13:15etan, oturuntza; menua, txistorra nafar erara, arroza itsaskiekin, izozkia eta edariak. Eta Rocio del Cielo taldearen emanaldia. Sarrerak 250 pesotan (txikientzat, $150). Bazkarirako sarrerak aldez aurretik erreserbatu behar dira, azaroaren 5era arte, centronavarroba@yahoo.com.ar helbidean.

Bolada berria, gazteei begira

Bolada berri bati ekin nahi dio Buenos Airesko Nafar Etxeak eta berritze prozesuaren erronka nagusia lagun berriak erakartzea izango da. Helburu honekin nafarren ondorengoei eta kideen familiei zuzentu diete deialdia instituzioko arduradunek. “Lan egiteko gogoa duen jendea behar dugu; jende berria eta gaztea… eta bideratuta gaude jadanik. Egin berria dugu dantzarien gurasoen talde bat eta haiek prest daude laguntzeko –gizatalde ekitaldietan, esate baterako– eta baita dantzatzeko ere. Oso hunkigarria da guretzat ama batzuk txikitan gure taldeko dantzariak izan baitziren”, adierazi digu Nafar Etxeko ordezkaria den Maria del Pilar Alderetek.

Gogora dezagun kide hauek osatzen dutela gaur egun Nafar Etxeko Zuzendaritza Batzordea:

-Lehendakari: Esteban Kordich
-Lehendakariorde: Silvia Primo 
-Idazkari: Pilar Iris Arraztoa
-Idazkari-orde: María del Pilar Alderete Roque
-Diruzain: Rolando Borrat
-Diruzain-orde: Jimena Durán

-Batzordekide Titular: Marta Berzins
-Batzordekide Titular: María Teresa Sáez Cami
-Batzordekide Titular: Miguel Ángel Griffin
-Batzordekide Titular: Elena Graciela Arizala Fojo

- Batzordekide Ordezko: Lili Arraztoa
- Batzordekide Ordezko: Ariana Estefanía Miranda
- Batzordekide Ordezko: Miguel Ángel Fernandez
- Batzordekide Ordezko: Pilar Sarasa

-Kontu Ikuskatzaile: Mónica Méndez, María del Mar Alderete Roque
-Ohorezko epaimahai: Rodolfo Belisario Roldán, Araceli Moriones Zubeldía de Ascaso, Hugo Zubeldia, Raúl Gil, Crisanto Ayanz, Jorge Murguiondo Beramendi



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia