euskal diaspora eta kultura
2009/03/11
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Laurak Bat elkarte porteñoak beste urte bat bete du, eta 132 dira honez gero Ameriketan eta euskal Diaspora osoan aktiboan segitzen duen elkarte zaharrenak egiten dituen urteak. 1877. urteko martxoaren 13an sortu zen elkartea, Milan kafetegian biltzen zen euskaldun talde batek euskal etxea bat egitea erabaki zuenean. Sortzaile talde hartako kideak Daniel Lizarralde, José A. Lasarte, Juan S. Jaca, Francisco Beobide, Hilario Mayora, Francisco Aranguren, Anselmo Gomendio, Canuto Lasaga, Juan M. Elgarresta, Ramón Sorondo, Vicente Ganuza, José M. Berasategui eta Pablo Larburu izan ziren.
Euskal etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu ostiralerako, urteurrena dela eta. Ospakizunak, ohitura den bezala, urtean zehar zendutako bazkideen oroimenezko meza elizkizun batekin hasiko dira, euskal elkartetik oso gertu dagoen Nuestra Señora de Montserrat elizan, 19:30etan. Ondoren bertara bildu diren lagunak euskal etxera bueltatuko dira eta elkarteko sarreran aurresku bat dantzatuko dute Laurak Bateko dantzariek. Jarraian, jaia elkarteko Txokora pasako da eta bertan luntxa eta ohorezko ardo bat zerbitzatuko dira, Laurak Baten ibilbide luze eta oparoaren alde topa egiteko. Antolatzaileek iragarri dutenez luntx honetan ogitartekoak, ardoa, garagardoa, freskagarriak eta txanpaina dastatu ahal izango dira. Tiketak $20 balio ditu.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus