euskal diaspora eta kultura
2009/05/14
PUBLIZITATEA
Buenos Aires, Argentina. Joan den larunbatean, maiatzaren 9an, Buenos Airesen egin zen Herri Urrats jaiak argentinar hiriburuko euskaltzale talde polita baten parte hartzea izan zuen. Jaia antolatu zuen Iparraldeko Euskal Etxeko kideez gain, Euskaltzaleak elkartekoak ere bertan izan ziren, eta eurekin batera Euskal Herritik heldutako lagunak: Xamar eta José Ángel Irigaray idazleak eta Ramuntxo Camblong, Udalbide/Udalbiltzako zuzendaritza kidea. Jaiak giro bikaina izan zuen, eta afalostean joku, kantu eta dantza artean gau bikainaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu zirenek.
[Iparraldeko Euskal Etxeko txokoan afaltzen elkarteak antolatu zuen Herri Urrats jaian, joan den maiatzaren 9an (argzkia IEE-CVF)]
[Iparraldeko Euskal Etxek Herri Urrats dela eta antolatu zuen afarian parte hartu zuten lagunetako batzuk (argazkia IEE-CVF)]
[Afalostean Senpereko lakua marraztu zuten frontoian --Herri Urrats laku honen inguruetan ospatzen da urtero-- eta haren inguruan jokoak egn zituzten (argazkia IEE-CVF)]
[Carlos Martínez, Iparraldeko Euskal Etxeko kidea, partehartzeileei jokoak azaltzen (argazkia IEE-CVF)]
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus