euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urrats jaialdia ospatuko du larunbatean zenbait jarduerekin

2008/05/06

Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urratsen bertako bertsiora deitu du igandean
Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak Herri Urratsen bertako bertsiora deitu du igandean

PUBLIZITATEA

Igandean, zazpi lurraldeetako euskaltzaleak biltzen dituen Iparraldeko ikastolen aldeko Herri Urrats jaialdia ospatuko dute Lapurdiko Senpere herrian. Aurreko urteetan gertatu moduan, deialdian ez da euskal Diaspora faltako eta Buenos Airesen Iparraldeko Euskal Etxeak deia zabaldu die euskaltzaleei larunbaterako, jokoak, zozketak eta dantzak biltzen dituen egitaraua eratuz. Jardunaldian, pintxoak, ardoa, kalimotxoa eta zurrakapotea ere ez dira faltako. Antolatzaileek aditzera ematen dutenez, parte hartzeko interesa duten pertsona guztiek osteguna baino lehenago beharko dute eman izena.
Lapurdiko Senpere herrian bilduko diren zazpi lurraldeetako euskaltzaleek Herri Urrats jaialdiaren hogeita bosgarren edizioa ospatuko dute igandean. Milaka kilometroko distantzian, Argentinako Buenos Airesen, Iparraldeko Euskal Etxeak egun bat lehenagorako luzatu du deia. Ekitaldiak gaueko bederatzi t'erdietan hasiko dira Moreno 1370.ean eta antolatzaileek aipatzen dutenez, 'zozketak, jokoak eta dantzak' prestatu dituzte. Afari legea pasatzeko, pintxoak, hanburgesak, izozkia, ardoa, kalimotxoa, gaseosa eta zurrakapotea ere eskainiko dira.

Ekimenean parte hartzeko interesatuek hogei pesoko ekarpena egin beharko dute, honako telefonoetara deituz osteguna baino lehen beren partaidetzaren berri eskuratzeko: 4383-5831 (Euskal Etxeko idazkaritza), 4922-4243 / 15 40 88 33 00 (Norma) edo 4383-4789 (Cristina). Partaideek hona idatzi ahal izango dute ere.

Herri Urrats jaialdiak milaka euskaltzale biltzen ditu urtero eta hauek euren presentzia eta ekarpenekin Seaska, Iparraldeko Ikastolen elkartea, bultzatzen laguntzen dute. Jarduera Senpere herri lapurtarreko laku edo aintziraren inguruan antolatzen den ibilaldi batekin ospatzen da. Zirkuituak gutxi gorabehera lau kilometroko distantzia du eta gune bakoitzean jarduera ezberdinak burutzen dira: ikuskizunak, barrak, jatetxeak, antzerkiak, musika kontzertuak, dantzak, jokoak, artisautza erakusketak, disko eta liburuen salmenta eta atsedenerako guneak.


Lotura interesgarriak

Herri Urrats 2008
www.herriurrats.com

Seaska, Iparraldeko Ikastolen elkartea
www.seaska.info

Diasporak Herri Urrats ospatuko du
2007ko maiatzaren 12n EuskalKultura.com-en argitara emana

Buruzagitza berritu du Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxeak
2008ko urtarrilaren 15ean EuskalKultura.com-en argitara emana

Olentzerok presentzia berezia izan zuen Buenos Airesko CVFen
2007ko abenduaren 24an EuskalKultura.com-en argitara emana

Hitzaldi berria Buenos Aireseko Iparraldeko Euskal Etxean
2007ko azaroaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana

Baionako jaien oihartzuna Argentinaraino iritsi da
2007ko abuztuaren 9an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia