euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Euskaltzaleak Euskararen Akademiak gaur bertan ekingo dio 2008ko eskolen egitarauari

2008/04/01

Iragan urrian Euskal Herrira bidaia egin zuen Euskaltzaleak-eko talde aurreratua, irudian Sabrina Otegui irakaslearen inguruan
Iragan urrian Euskal Herrira bidaia egin zuen Euskaltzaleak-eko talde aurreratua, irudian Sabrina Otegui irakaslearen inguruan

PUBLIZITATEA

Hegoaldeko hemisferioko euskal etxe gehienek bezala udako oporrak hartu ondoren, Buenos Aireseko Euskaltzaleak-ek bere ikasle, bazkide eta lagunei ikasturte berriko egitarauaren berri eman die. Ikasgaiak mailaka, tailer, ikastaro edo mintza-praktika gisa eraturik aurkeztu dira, bakoitza irakasle arduradun baten eskutik. Jardun osagarri gisa, erakundeko abesbatzak joan den martxoan abiatuak ditu bere aurtengo hitzordu eta errepikak, larunbatez beti ere.
Buenos Aireseko Euskaltzaleak-en euskara ikastaroak datorren astelehenean, apirilak 7, hasiko dira ordutegi eta mailaka banatuta. Euskara ikasten hasi nahi duten ikasle berriek bi aukera edukiko dituzte oinarrizko mailan, astean lau orduz: astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara, Marina Aranguren irakaslearekin edo astearte eta ostegunetan 19:30etatik 21:30etara, Irene Lopez de Vicuñarekin. Lehenengo urteko klaseen jarraipena, berriz, larunbatetan egingo dira Maria Elena Etcheverry-rekin, 14:00etatik 17:00etara.

Antolatzaileek ohi bezala aditzera ematen dutenez, euskara tailerra egiteko nahitaezkoa da aurretik lehenengo kurtsoa egitea. Ikastaroa Teresa de Zavaletak eskainiko du asteazkenetan 18:30etatik 21:30etara. Marina Aranguren bigarren urteaz arduratuko da, astelehen eta asteazkenetan, 19:30etatik 21:30etara. Irene Lopez de Vicuñak hirugarren urtekoekin lan egingo du asteazken eta ostiraletan 19:30etatik 21:30etara.

Laugarren urteko eta goi mailako ikasleek bi klase mota edukiko dituzte: mintza tailerra asteartetan 19:30etatik 21:30etara, bi ikastaroak Itxaso Iribarrenen eskutik; eta klasea, ostegunetan 19:30etatik 21:30etara Marina Arangurenen eskutik laugarren urteko ikasleak eta Itxaso Iribarrenen eskutik goi mailakoak. Azkenik, aipatu beharra dago abesbatza martxoaren 1etik ari dela lanean aurtengo errepertorioa lantzen.


Lotura interesgarriak

Euskaltzaleak-en webgunea
www.euskaltzaleak.org.ar

Argentinako EEek Euskararen Nazioarteko Eguna prest dute
2007ko azaroaren 29an EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia