euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko euskal kolektibitateak, beste 30 gizatalderekin, zapore festa ospatuko du igandean Mayo Etorbidean

2022/03/09

Euskal gastronomia presente egongo da Buenos Aires hiriko gizataldeen festan datorren igande honetan
Euskal gastronomia presente egongo da Buenos Aires hiriko gizataldeen festan datorren igande honetan

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Igande honetan, martxoaren 13an, Buenos Aires erdiguneko Avenida de Mayo Etorbidea kolorez eta zaporez beteko da 'Patio Gastronomiko'aren gertaleku izango baita. Patio Gastronomikoa deitu ekitaldia Buenos Aires Hiriak antolatutzen du eta gizatalde ugariren gastronomiaren inguruko eskaintza biltzen ditu herritarrei eskainirik. Hitzordua 12etatik 19etara izango da, Avenida de Mayo Etorbidean, Bolivar eta Chacabuco artean.

30 gizatalde baino gehiagok hartuko dute parte aurtengo edizioan 60 txosna gastronomikorekin. Horrez gain, Gizataldeen Sukaldaritza Desafioa iragarri da, zuzeneko sukaldaritza lehiaketa bat. Kolektibitate bakoitzeko ordezkariek euren sukaldaritza erakutsiko dute plater tipikoak prestatzen, adituen epaimahai baten aurrean. Erronka horretan 30 sukaldarik parte hartuko dutela adierazi adierazi da.

Euskal gizataldearen izenean, Buenos Airesko Euskaltzaleak eta Laurak Bat arituko dira. Euskaltzaleak-ek pintxo eta bokata txosna bat jarriko du eta Laurak Bat Euskal Etxeak, janari salmenta txosna batez gain, sukaldaritza desafioan hartuko du parte, euskal gastronomiaren plater tipiko batekin.

Pandemia aurretik, Buenos Aires Hiriko ekitaldien egutegian urtero “Patio Gastronomikoa”, hasiera zen. Ondoren BAC (Buenos Aires Celebra) jaiak egiten ziren, gizatalde bakoitzak berea. Aurten oraindik ez dago datarik orain arte maiatzean egin ohi zen «Buenos Aires Celebra al País Vasco» jaialdirako. Itxaropena osasun baldintzak hobetzea eta BAC festa egitea da, Buenos Airesko baina baita herrialde osoko euskaldun ugariren hitzordu biltzailea ere bilakatu baitzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia