euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aireseko Alkartasuna koruak 15 urte bete ditu, euskal eta argentinar kantua zabaltzen eta gozarazten

2007/10/06

Umore ona Alkartasuna koralaren emanaldi batean
Umore ona Alkartasuna koralaren emanaldi batean

PUBLIZITATEA

Alkartasuna koralak 15 urte bete ditu aurten eta data hau ospatzeko, nola ez, hobekien egiten dakitena egingo dute: kantatu. Koralak kontzertua eskainiko du gaur Puerto Maderoko Uruguay Korbeta untzi museoan. Alejandra Belch izango dute zuzendari eta euskal kanta herrikoiak abestuko dituzte, hala nola: 'Boga Boga', 'Garizuma Luzerik', 'Txakolin', 'Maitia nun zira?', 'Birgiña Maite' eta Iparragirreren 'Nere Etorrera'.
Alkartasuna koral euskal argentinarrak bere 15. urteurrena ari da ospatzen aurten. Euskal eta argentinar musika zabaltzen jardun dute denbora honetan eta gustura egin ere. Koralaren sorrera orain dela 15 urte Fernando Lopez y Diez jaunak Olga Barandalla Sagastibeltza eta Felisa Marcianorekin zarzuela bat ikusten topo egin zutenean armatu zen.

Lopez Diez nafarrak abesti euskaldunak eta argentinarrak kantatzeko taldea egiteko eskatu zien, Cristina Cordara kideak EuskalKultura.com-i azaldu dionez. 'Olga Barandallak lagun taldea bildu zuen eta entsaiatzeko tokirik ez zutenez Francisco López y Díezek Club Español-ean entsaiatzeko baimena lortu zuen'. Lehen emanaldia bertan egin zuten, 1993an, Amalia Bernales de Cante zuzendari zutelarik.

Geroztikako egoitza, 'Gure Echea' Euskal Etxean

Lehen emanaldi horren ostean, baina, taldeko batzuk adierazi zuten nahiago zutela beste tokiren batean entsaiatu, Cordarak azaltzen duenez. Olga Sagastibeltzak Club Vasco Argentino Gure Echea elkarteko lehendakari Juan José Udaberekin hitz egin zuen. Elkarte honek ez zuen emakumerik hartzen, baina koruaren eskaria onartua izan zen. 'Udabek esan zuenez elkartean ekintza kulturalak egin eta gutxinaka emakumeak bertan parte hartzen hasi zitezen nahi zuten', azaltzen du Cordarak.

[Goiko irudian koruko kide batzuk 1996ean (argazkia Alkartasuna)]

Koruko lehen partaideak honokoak izan ziren: Luís Álvarez Colombo, Antonio Álvarez Díaz, Celso Álvarez Ortiz, Carlos Chamberlain, Olga Barandalla Sagastibeltza, Jorge Barberán, Amalia Bernales, Loly Bernaola Salcedo, Patricia Irene Cordara, Mariela Devereux, Jorge Echeverria, Susana Echeverria, Juan Félix, María Laura García, Juan Carlos Labourdette, Felisa E. Marchiano, María Eugenia Martínez, Donato Martínez, Lucía Moavro, Miguel Moreso, Carmen Pérez Ugarte, Maricarmen Prusso Lauría, Lilian Recalde, Alicia Scaffino, Pablo Stokelf, Juan de Torres, Jorge Ventricelli eta Kuky Zumarraga. Hamabost urte hauetan koruak izan dituen zuzendariak, aldiz, hauexek: Amalia Bernales, Helga Sabrina Delgado, Victoria Loescher, Nelida Cerquetti, Natalia Biffis, Oscar Ruiz, Luís Belforte eta gaur egungo zuzendaria, Alejandra Blech.

Egungo taldea

Gaur egun taldea osatzen duten partaideak honakoak dira: Celso Alvarez Ortíz, Carola Barandalla, Olga Barandalla Sagastibeltza, Guido Cavallo, Cristina C. Cordara, Inés Berra, Hernán J. Jardín, Irma Beatriz Goñi, Maria del Carmen Falcón, Nicolás Falcón, Emmanuel Faraldo, Pura Lepori, José Moneta, Amaia Peña eta Mimi Rodríguez.

[Goiko irudian koruaren emanaldia Yrurtia museoko patioan (argazkia Alkartasuna)]

Koruaren hurrengo emanaldia gaur bertan izango da, Uruguay Korbetan, Puerto Maderon. Gabonak hurbildu ahala, Alkartasunak urteroko hitzordua beteko du bere historiarekin eta emanaldia eskainiko du Gure Echean. Era berean, eta azken urteotan urtero egiten duten legez, koruko partaideak Juan José Udaberen etxera bisita egingo dute (osasun arazoengatik ezin baita etxetik irten). Gabonetako kontzertua eskainiko diote, entsaiatzeko lekua uzteagatik eskerrona agertuz. Koruak 15 urte hauetan beraiekin jardun duten taldeei ere eskerrona agertu nahi die, partikularzki Iparraldeko Euskal Etxeko Iparralde Dantzari Taldeari eta Laurak Bateko Acción Vasca eta Emakume Abertzale Batzako dantzariei.


Lotura interesgarriak

Alkartasuna kide berrien bila
EuskalKultura.com-en argitaratua 2007ko uztailaren 29an

Koruaren emanaldia San Nicolaseko azokan
EuskalKultura.com-en argitaratua 2006ko urriaren 5ean


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia