euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

B. Aireseko Alkartasuna Abesbatzak deia zabaldu die kantuzaleei ikasturte hasiera honetan partaidetu daitezen

2009/02/20

Buenos Airesko Alkartasuna Abesbatzako kideak artxiboko irudi batean, Yrurtia Etxean kantari.
Buenos Airesko Alkartasuna Abesbatzako kideak artxiboko irudi batean, Yrurtia Etxean kantari.

PUBLIZITATEA

2009ko ikasturtea zabaldu behar duen une honetan, Argentinako hiriburuko Alkartasuna Abesbatzak gonbite berezia luzatu die gizon eta emakume, mutiko eta neskato kantuzaleei, elkarteak datorren astean hasiko dituen entsaio edo errepiketako batera hurbildu eta, bertako dinamika gustukoa badute, elkartera partaidetu daitezen. Ez da kuotarik ordaindu behar, euskal, argentinar eta garai diferentetako musika kantatzen dute, eta entsaioak astelehen eta ostiraletan egiten dira Buenos Aires hiriko Club Vasco Argentino Gure Echea delakoan.

Buenos Aires, Argentina. Ikasturte berria hasteko lehenengo hitzordua gaurko, otsailak 20, finkatu bazen ere, abesbatzako arduradunek atzo adierazi zuten datorren asteko ostiralera atzeratzeko erabakia, orduan "guztiak egongo baitira oporretatik bueltan" eta kontutan harturik baita ere gaurko iragarrita dagoen "eta jadanik bertaratua den eguraldi txarra, euri handia eta txingorra iragarria baita Buenos Aires Hiriburu Autonomorako".

Izen osoz gaztelaniazko 'Coral Vasco Argentino Alkartasuna' duen elkarteak urte berriko entsaioen hasiera baliatu nahi izan du gonbitea eta deialdia zabaltzeko kantuzalea den edonori bertara ager dadin eta, entsaio batean ikusiz zertan datzan abesbatzaren izaera, errepertorioa eta dinamika, horrek guztiak komentzitzen badute kantukide edo elkartekide bilaka dadin. Gonbidapena lau kordakoei luzatzen zaie.

Orain zabalduko den ikasturte berri honetan Alkartasunaren entsaioak astean bitan izango dira, astelehenetan, gaueko zortzietatik hamarretara, eta ostiraletan, zazpietatik bederatzietara, abesbatzaren egoitza den Buenos Aireseko Club Vasco Argentino Gure Echean, Presidente Perón 2143 helbidean. Koraleko arduradunek azpimarratu nahi dute koraleko kide izateagatik ez dela hilabeteko kuotarik ordaindu behar, "oraingoz bi babesle baitugu, eta euren laguntzari esker". Xehetasun gehiago eta besterik nahi izatekotan, deitu Olga Barandalla Sagastibeltzari (011) 4373-7785 telefonora, edota bidali e-maila hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia