‘Buenos Aires Celebra' izeneko hitzordua Argentinako hiriburuak kanpoko kolektibitateen omenez antolatzen duen ekitaldi bat da. Buenos Airesko Udalaren ekimenez, hiriko Mayo Etorbidean egiten da, Cabildo parean, erdigunearen bihotzean. Aurtengo martxoaren 18koa, euskal gizataldearen omenean izan zen, milaka lagun bildurik, Argentina eta Uruguaiko euskal etxeetako lagunak, Argentinako eta Euskal Herriko agintariak, artistak, erakundeetako ordezkariak eta bisitariak partaide.
Buenos Aires, Argentina. Ezaguna da Argentinan dagoen euskal jatorrizko immigrazioaren garrantzia; baita euskaldun horien ondorengoek gaur egungo gizartean daukaten presentzia ere; ezaguna da 21. mendearen hasiera honetan neska-mutiko batzuk segitzen dutela etortzen Euskal Herritik Argentinara ikastera, lan bila edota paseatzera. Horien guztien ordezkariak. elkartzeko aukera paregabea izan zuten joan den larunbatean Buenos Aires hiriburuko leku esanguratsuenetako batean: Mayo Etorbidean.
‘Buenos Airesek EH ospagai’ jaialdiaren 6. edizioa erabat arrakastatsua izan da berriro ere, eta hamaika irudi eta sentsazio eder utzi dizkigu. Baina arrakastak konpromisoak eta erronkak ere badakartza: bide honetatik segitzea eta urtez urte ahaleginak bizkortuz une bakoitzean lortutako emaitzak gainditzea. Argazki galeria: