euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Airesek EH ospagai 2022: apustuari eutsi eta geroari begietara begiratzen dion diaspora engaiatu baten isla

2022/09/19

Xabier Aburruzagaren trikitixak markatutako erritmoez egindako amaiera kalejira
Xabier Aburruzagaren trikitixak markatutako erritmoez egindako amaiera kalejira

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Airesek EH ospagai-ren edizio bakoitza Euskal Herria eta bere diaspora ezagutarazteko aukera berri bat da. Urtean zehar garatzen den lan iraunkor eta etengabea erakusteko, ez bakarrik agertokietara igotzeko ohitura dutenena, eguneroko lan isilagoan dihardutenena azaleratzeko ere baizik, sinergia areagotzeko aukera paregabea. Eta hori agerian geratu da azken edizio honetan ere.

Hunkituta oraindik BAC 2022an bizi izandakoarekin, honela irizten dio FEVAko lehendakari Arantxa Anituak: "Espektatiba handiak genituen aurrez-aurrekotasunera itzultzeko edizio honetan. Jakin izan dugu geure burua eraikitzen euskal-argentinar kolektibitate gisa, kudeatzen ikusmolde desberdinak, bakoitzaren begirada errespetatzen, eta hori funtsezko balio handia da nire ustez. Batzuetan lerro berean ez geundekeela pentsaraz ziezaguketen egoerei maitasun eta eskuzabaltasunez erantzun diegu, elkarrekiko errespetuz gaindituz, instituzioak pertsonen gainetik jarriz, eta horrekin geratuko naiz, familia handi honekin, larunbateko topaketa izan zen besarkada handi honekin. Atseginez ikusten dut badagoela belaunaldi txandaketa, nabari gainera honelako topaketa batean. Bizikide gara, gure zaharrak errespetatzen ditugu, haiei entzuten, eta dena artikulatuz, iragana orainarekin, antolatuta eta proiektatzen jarraitzen duen gizatalde gisa eta honek guztiak itxaropenez betetzen nau", laburbildu dio EuskalKultura.eus-i.

Buenos Airesek EH ospagai 2022ko azkeneko bideo-sorta eta argazki-galeria:


Elkarrekin jotzen: Mar del Platako Denak Bat, Necocheako Euzko Etxea, San Nicolaseko Euskal Etxea eta Buenos Aireseko Laurak Bat eta Nafar Etxeko txistulariak


Chascomuseko Zingirako Euskaldunak-eko dantzariak 'Akelarre' dantzatzen


Bertako musikariak ere: Maipuko ´Bihotzetik´ euskal musika taldea


La Platako dantzariak San Miguel dantza aurkezten


Kalejira, EHtik etorritako Xabier Aburruzaga trikitixa eta Joseba Urrutia panderoarekin

-Honela ikusi du festa Buenos Aires Hiriko webguneak


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia