euskal diaspora eta kultura
2013/06/11
PUBLIZITATEA
Quilmes, Argentina. “Dakigunaren arabera, 1901. urterako bazegoen euskal etxe bat Quilmesen. Instituzio horretaz ditugun azken datuak La Plata hiriko erregistroetan daude eta 1981ekoak dira. Urte horretatik mende honen hasiera arte ez dugu aktibitate daturik. Azken urte hauetan, ordea, lagun batzuk hasi gara biltzen erakundea berriro antolatzeko asmoz. Guztiok gauza bera nahi dugu: gure arbasoen herriko kultura berreskuratzea Quilmeseko komunitatearekin partekatu ahal izateko”, azaldu diote EuskalKultura.com-i Quilmeseko euskal etxe berriko arduradunek.
“Beste leku batzuetako euskal etxeek antolatutako ekitaldietan hartu izan dugu parte, hala nola Euskal Aste Nazionaletan. Eta esan behar dugu ondo baino hobeto hartu gaituztela beti. Orain, gure xedea euskal jatorrizko lagunen bilgarri izango den erakunde berri bat sortzea da, eta posible bada, denborarekin, gure etxe propioa eskuratzea”, adierazi dute.
Euskal Herriko kultura zabaltzeko ekitaldiak
Euskal jatorrizko jendearengan interesa pizteko, euskal gaiei buruzko hitzaldien antolatzaile da euskal etxea. Pasa den apirilaren 27an egin zen horietarik eta Mikel Ezkerro izan zuen hizlari. Hiriko Pedro Goyena Liburutegian, eta publiko jendetsu baten aurrean, ‘Euskaldunen Misterioa’ mintzaldia eskaini zuen Ezkerrok.
[Mikel Ezkerroren hitzaldia Quilmesen, bertako euskal etxeak gonbidaturik. 50 bat lagun bildu ziren. Irudian Ana Aispuru Liburutegiko presidentea, Eduardo Erdozain euskal etxeko lehendakaria eta Mikel Ezkerro (argazkiakEE)]
Ildo berari jarraiki, apustua indartuko dute euskal-quilmestarrek eta datorren ostiralean I. Euskal Jardunaldia egingo dute. Luis Luquez eta Eduardo Erdozain --azken hau euskal etxeko lehendakaria-- hizlari, gaiak ‘1750-1944 urteen arteko Euskal Immigrazioa Argentinan’ eta ‘Quilmeseko Euskal Etxearen historia’, hurrenez hurren. Hitzordua, arratsaldeko 6etan, Udaletxeko Kultur Idazkaritzan, Sarmiento eta Rivadavia kaleetan.
Hitzaldien programak uztailaren 6an jarraituko du Espainiako Gerra Zibileko Haurrei buruzko mintzaldi batekin. Ekitaldia Pedro Goyena Liburutegian izango da, Armando Velasco hizlari.
Hona Quilmesko Euskal Etxearen Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakaria: Eduardo Erdozain
-Lehendakariordea: Armando Velasco Yubero
-Idazkaria: Ana María Erdozain
-Agiri-idazkaria: Emilio M Padín
-Diruzaina: Mónica Buldain
-Diruzainordea: Tideo Elisiri
-1. Batzordekide
titularra: Raúl
Indarramendi
-2. Batzordekide titularra: Héctor Elizaincin
-3. Batzordekide titularra: Eduardo Vides
-1. Batzordekide
ordezkoa: Carlos Da
Pena Aramburu
-2. Batzordekide ordezkoa: Jorge Pastor
-3. Batzordekide ordezkoa: Marta Imirizaldu
-Kontu ikuskatzaileak: Raúl Mendizábal, Fernando Ulibarri eta María Luisa Ezquerra
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus