euskal diaspora eta kultura
2014/07/21
PUBLIZITATEA
Pilar, Argentina. Euskal etxearen sortze data ekainaren 10ean bada ere, Buenos Aires probintziako Pilarreko Eusko Etxea euskal etxeak abuztuaren 3an ospatuko du aurten bere urtebetetzea.
Izan ere, Lidia Etchart idazkariak EuskalKultura.com-i azaldu dionez, “ekainean beste ekitaldi batzuk bazeuden euskal gizataldearen agendan eta ekimenak ez gainjartzeko, atzeratu genuen gurea”.
Ahalik eta jende gehien biltzeko asmoarekin, beraz, elkarretaratzea datorren abuztuaren 3an, igandea, izango da, eguerdi t'erdietan (12:30), hiriko Atletico Pilar Klubean, Ituzaingo kaleko 759. zenbakian.
Ongietorri hitzak erakundeko lehendakaria den Angel Urriticoecheak esango ditu eta bazkarian zehar, Euskal Herriko irudiak biltzen dituen bideo bat proiektatuko dute.
Menua oilaskoa txanpinoiekin izango da, eta postrerako, flana. Bazkariari amaiera emateko ohorezko brindisa egingo dute gonbidatuek, urtebetetze tarta partekatuz.
Bazkarirako txartelak 130 peso balio ditu (edaririk gabe) eta antolaketa errazteko, aldez aurretik erreserbatzea eskatzen dute instituziotik. Kontaktu helbidea lidiametchart@hotmail.com da.
Abuztuaren ere euskara tailerrarekin jarraituko du Pilarreko euskal etxeak. Neguko oporren ondoko ordutegia ostiraletan izango da, arratsaldeko 4etatik 6etara.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus