euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires probintziako Pedro Luro-ko euskal gizataldea, herriaren 101. urteurren jaialdiko partaide

2014/12/01

Nazio eta gizatalde bakoitza bere ikurrekin agertokian. Euskal Herriaren ordezkariak Pedro Luro-ren 101.  urteurren jaialdian (argazkia Municipalidad Villarino)
Nazio eta gizatalde bakoitza bere ikurrekin agertokian. Euskal Herriaren ordezkariak Pedro Luro-ren 101. urteurren jaialdian (argazkia Municipalidad Villarino)

PUBLIZITATEA

Jaialdia hiru egunez luzatu zen eta mota askotako aktibitateak eskaini zizkion publikoari, tartean, protokolozkoekin batera, erakundeen kabalkada, arte ikuskizunak eta kolektibitateen topaketa, euskaldunak ere tarteko. Hiriak Pedro Luro Oficialdegui baxenabartarrari edo haren seme Pedro Luro Pradereri zor dio izena. Aita-semeak eta familia sustatzaile handiak izan ziren Mar del Platan eta ekonomia, merkataritza,kolonizazioa eta La Pampako probintzializazioan pàrte hartzaile zian ziren, besteak beste.

Pedro Luro, Argentina. Buenos Aires probintziaren hegoaldeko muturrean, Rio Colorado-ren ertzean kokatutako Pedro Luro herriak 101 urte bete zituen joan den azaroaren 20an eta hiru eguneko jaialdi batekin ospatu zuen. Azaroaren 20tik 22ra, ekintzen programa zabala garatu zuen udalak eta erantzun ezin hobea izan zuen komunitatearengandik: lau mila inguru lagun bertaratu ziren tren geltokiaren lur esparrura proposamenez gozatzera (euskaraz ez dugu topatu, beraz hona gaztelaniaz Pedro Luro aita eta Pedro Luro semearen berri Wikipedian).

Elkarte batean bilduta egon ez arren, Pedro Luroko euskaldunen ondorengoek partaidetza handia izan zuten herriko jaian, azaroaren 22an egindako gizataldeen topaketan, hain zuzen. Bertan, eta beste hainbat herriren ordezkariekin batera, stand gastronomiko bat muntatu zuen taldeak. Euskal mokaduekin batera –urdaiazpiko pintxoak eta txorizo sagardo erara– euskal kulturaren ikur adierazgarrienak ere ikusgai ipini zituzten euskal kolektibitateko lagunek, hala nola ikurrinak, armarriak, argazkiak eta txapelak, besteak beste.

Taldeko ordezkarietako bat den Mariano Dupuy-k EuskalKultura.com-i jakinarazi dionez, “talde txikia gara, hogeiren bat pertsona, baina oso gustura hartzen dugu parte jaialdi honetan. Ez gaude antolatuta euskal etxe batean baina noizean behin elkartzen gara otorduak partekatzera eta beti, Gizataldeen Jaiko standa prestatzera”. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia