euskal diaspora eta kultura
2011/06/06
PUBLIZITATEA
La Plata, Argentina. Europa eta Ameriketako toki anitzetako herriaren defendatzaileak bildu ziren joan den maiatzaren 19 eta 20an La Platako Abokatuen Elkargoan “Herriaren defendatzailea, eskubideak eta demokrazia finkatzeko baliabidea” leleopeko lehenengo mintegian parte hartzeko. Testuinguru honetan, Euskadiko Ararteko Iñigo Lamarcak “Gizakien eskubideen inguruan sortzen diren mehatxuak: Europako bazter batetik proposatutako ikuspuntua” hitzaldia eskaini zien bildutako gainerako adituei.
“Immigranteen aurkako jarrerak gero eta kezkagarriagoak dira eta lan-egoera ezegonkorrekin zerikusia handia dute klase ertaina pairatzen ari den krisialdi honetan”, adierazi du Lamarcak bere mintzaldian. “Etorkinen gastu sozialari buruzko gezurrezko informazioa eta bide batez, gizarte laguntzak herriko bertako jendearentzat soilik izan behar direneko kontzeptua zabaltzen ari da”, salatu du Arartekoak eta haratago joan da: “Gizakion eskubideak txikitzen doaz Europako herrialdeetan eta fenomeno horrek gizarte-bazterketaren arriskua areagotzen du. Defendatzaileak ezin gara geldirik egon demokraziari kalte egiten dion egoera honetan”.
La Platako bere egonaldian, hiriko Euzko Etxea bisitatu zuen Iñigo Lamarcak. Lagunen arteko afari batean, euskal etxeak Euskal Herriko kulturaren alde garatzen dituen ekintzez mintzatu ziren Euzko Etxea-ko kideak euskal erakundeen ordezkariarekin. Testuinguru honetan, La Platako “Athletic Club de Bilbao” Futbol Eskolak eta Emakumezkoen Hockey Eskolak erabiltzen dituzten kirol zelaietan egiten ari diren lanen berri eman zioten euskal argentinarrek bisitariari, tartean, aldagelen eraikuntza eta gurpil-aulkiz mugitzen diren pertsonentzako egiturak.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus