euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires: Poesia eta adiskidetasun gaua Euskaltzaleak-en "Herriko y otros poemas" liburuaren aurkezpenean

2024/09/04

Euskaltzaleak-eko lehendakari Anabel Jaureguiberry, David Birenbaum poeta eta Ediciones 'La Carta de Oliver'eko Santiago Espel
Euskaltzaleak-eko lehendakari Anabel Jaureguiberry, David Birenbaum poeta eta Ediciones 'La Carta de Oliver'eko Santiago Espel

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. David Birenbaum Montevideon jaio zen 1964an, baina ez zen egiazki inoiz han bizi izan. Aita judu poloniarra eta ama uruguaitarra, adopziozko porteñoa dela esatea gustatzen zaio. Haurtzaroa eta nerabezaroa Corrientes hirian igaro zituen. Bertan Pedro Guridi ezagutuko zuen, bere bigarren hezkuntzako historia irakaslea, eta haren eskutik euskal kulturara hurbilduko zen. 90eko hamarkadaren hasieran poesia tailer bat egin zuen Santiago Espelekin, gero editore izango zuen laguna. Antzerki ikasketak egin zituen, literatura irakaslea da eta duela urte batzuk Buenos Airesko Euskaltzaleak elkartean euskara ikasten hasi zen. Duela urte batzuk gutxiago, euskaraz idaztera ausartu zen eta bere hiru poema, Senpereko (Lapurdi) Hatsa elkarteak argitaratu zituen “Hatsaren Poesia Olerki Bilduma 2023” izeneko antologian. Abuztuaren 16an, ostiralean, Euskaltzaleak-en, berotasun eta intimitate handiko testuingurua lagun, "Herriko y otros poemas", bere seigarren poema-liburua, aurkeztu zuen.

Poetarekin batera, Euskaltzaleak elkarteko lehendakari Anabel Jaureguiberry eta La Carta de Oliver argitaletxearen sortzaile Santiago Espel eseri ziren mahaian. Editoreak honela deskribatu zuen David Birenbaum eta honen poesia: “Inguruneari, arlo sozialari oso adi dagoen ahotsa, kanpora begira dagoena, egiazkoa eta zintzoa, idazten duenaren eta bizi denaren arteko disoziaziorik gabea”. Era berean, bere hizkeraren ezaugarriak azpimarratu zituen, "zuzena, apaindurarik gabea, irakurleari deiadar egin eta deseroso jartzen duena, eta gogoeta eragiten duena".

 
Olerki ostirala Euskaltzaleak-en, solasa eta berbeta, lagunen arteko elkarrizketa, pintxoak eta tragua lagun

Idazleak berak irakurri zituen “Herriko y otros poemas"eko “Barrio” eta “Sueño  olerkiak. Poemek Herriko izeneko neska baten nerabezaroa eta gaztaroa kontatzen dituzte. Pertsona baten izena ez dela jakinda ere, horrela deitzea aukeratzen du. "Antigualean legez, beren heroien istorioak bertsotan kontatzen zituzten garaietan bezala, nik heroi moderno honen istorioa kontatzea erabaki nuen", dio egileak.

Adiskidetasunaren gaia, Espelek irakurritako “Dedicatoria” eta "Los amigos que se cansaron de mí"ren bitartez bertaratu zuen eta, amaitzeko, Birenbaumek berak “Escaso” irakurri zuen. Galdera eta erantzunen txandan, bertaratutako guztien arteko elkarrizketa, konplize bihurtu zen. Galdera-erantzunen tartea formalki amaituta, berbetak aurrera jarraitu zuen, oraingoan pintxoa eta ardo kopa eskuetan.

Euskarazko poemak

David Birenbaumek sei liburu argitaratu ditu, “Clase turista”, “Mate Pastor”, “No se necesitan poetas”, “Pronóstico del tiempo”, "Querides alumnes" eta bere poesia lanak antologia ugaritan argitaratu dira. Aurten, Aintzane Galardi Portu, Ainara Maia Urroz eta beste euskal poeta garaikide batzuen poemak gaztelaniara itzuli ditu eta elebitara eman ditu bere kontrazalean La Platako Euzko Etxeak argitaratzen duen “Eguzkia” aldizkariak.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia