euskal diaspora eta kultura
2008/11/06
PUBLIZITATEA
Chascomus, Argentina. Txapelketa datorren larunbatean jokatuko da, 'Laguntasuna' izenpean, arratsaldeko ordu bietatik aurrera Chascomus Pilota Klubeko Areto Gorrian, 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxearen eskutik. Hogei bat bikote muslariren partaidetza espero da, Mar del Platako 'Denak Bat', La Platako 'Euzko Etxea', Buenos Aireseko 'Laurak Bat' eta Chascomus bereko 'Zingirako Euskaldunak' etxeetatik etorriak.
Norgehiagokak bigarren edizioa izango du aurtengoa, eta berau antolatuz 'laguntasunari' omenaldia egin nahi diote antolatzaileek, "hauxe baita euskal etxe desberdinetako muslariak egun goxo hau partekatzera bultzatzen gaituen lokarria".
Mus txapelketaren lehenengo edizioa iaz egin zen, eta Erasmo Astoreca eta Juan B. Mutuberria muslari bikotearen ohorez izendatu zen orduan, Argentina mailako mus txapelketa irabazleak izan baitziren bi euskaldunak.
Lotura interesgarriak
Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' Euskal Etxea
www.chascomus.com.ar/centrovasco
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus