euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires, Iparraldeko doinu goxoekin dantzan eta kantuan aritu zen, MMX taldeari esker

2008/10/30

Xabaltx, Maialen Errotabehere eta Mixu Mitxelena Iparraldeko Eusakl Etxean eman zuten kontzertuan (argazkia EuskalKultura.com)
Xabaltx, Maialen Errotabehere eta Mixu Mitxelena Iparraldeko Eusakl Etxean eman zuten kontzertuan (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Urriaren 25ean MMX taldeak Argentinako lehenengo kontzertua gauzatu zuen. Euskaltzaleak eta Eusketxe erakundeek Buenos Aireseko Mexiko kalean duten egoitzan egin zen emanaldia eta Iparraldeko musikari taldeak 70 bat lagun bildu zituen ekitaldira. Elkarteko patioa jendez gainezka, taldea osatzen duten Maialen Errotabeherek, Mixu Mixelenak eta Xabaltxek Diasporari begira osatu duten diskoko abestiak aurkeztu zituzten. Argentinan egongo den aste luzean zenbait emanaldi baitaratu ditu taldearen programak: Iparraldeko Euskal Etxean Piper Festan izan ziren, eta Buenos Aireseko Laurak Baten, Gral Rodriguez-eko Eusko Aterpean eta La Platako Euskal Astean ere joko dute.

Buenos Aires, Argentina. Urriaren 25ean Maialen Errotabeherek, Mixu Mixelenak eta Xabaltxek osatzen duten MMX taldeak Argentinako lehenengo kontzertua eman zuen Euskaltzaleak eta Eusketxeko etxean. Bertan bildu ziren 70 bat lagunek kantuan eta dantzan aritu ziren hirukote honek eskaini zuen errepertorio tradizionalarekin. Hurrengo egunean, larunbatean, Iparraldeko Euskal Etxeak antolatutako Piperraren Festan ere jo zuten. Batean zein bestean egon zen Euskalkultura.com eta musikariekin hitz egiteko aukera izan zuen.

“Proiektu honi dagokionez --azaldu zuen Xabaltxek-- bagenekien euskal komunitate handi bat bazela Argentinan eta gure xedea kantuen bidez hona hurbiltzea eta hemen bizi den jendea ezagutzea zen”. Maialen taldekidearen esanetan “disko hau Diasporari so egin dugu eta hori dela eta abesti gehienak kantu tradizionalen bertsio berriak dira".

 MMX taldearen kontzertua Euskaltzaleak eta Eusketxeren egoitzan  (2)

[MMX taldeak joan den urriaren 25ean Euskaltzaleak eta Eusketxe taldeen Mexiko 1880 egoitzan eman zuten kontzertu informala, egoitzaren goiko solairutik ikusita (argazkia EuskalKultura.com)]

Diskoa harrera hona izaten ari da, kantariaren ustez. "Ez genuen pentsatzen hainbeste gauza eginen genituenik disko horrekin. Iparraldeko hainbat tokitan ere aurkeztu dugu dagoeneko. Baina hemen ikusten dugun giroa oso berezia iruditzen zait. Gaur adibidez, Piperraren Festa ospatzen ari gara hemen eta ni Ezpeletakoa izanda, bada, igande honetan Ezpeletan ere Piperraren Festa eginen da eta bitxia egiten zait hemen, Buenos Airesen ere halako besta batean izatea. Horrelako gauza bitxi asko bizi izan ditugu astelehenean hona heldu ginenetik.”

MMX taldearen kontzertua Euskaltzaleak eta Eusketxeren egoitzan

[MMXkoek urriaren 25ean Buenos Aireseko Euskaltzaleak eta Eusketxe taldeen egoitzan eman zuten kontzertu honekin ireki zuten Argentinako bira (argazkia EuskalKultura.com)]

 
MMX taldeak ez du denbora luzea emango Argentinan, baina ahalik eta kontzertu gehien emateko aprobetxatuko du. Buenos Aires-eko Laurak Baten eta Gral. Rodriguez-eko Eusko Aterpean izango dira jadanik, astearte eta asteazkenean. Horrez gain, Diasporan lehenengo aldiz dabiltzan euskaldun hauentzat agian erronkarik handiena euren musika Euskal Astean aurkeztea izango da. “Badakigu Euskal Astea oso garrantzitsua dela zuentzat eta horregatik mementu handi bat izanen da guretzat bertan jotzea", aitortzen du Xabaltxek. "Ostiraleko erromerian eta igandeko bazkarian joko dugu. Emeki-emeki goaz, lehen urratsa disko hau egitea izan da, disko honi esker lortu dugu hona etortzea eta oso pozik gaude.”

Euskaltzaleaken eta Eusketxen eman zuten kontzertuaren bideo bat ikusteko, jo hona.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia