euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires hiriko Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua inauguratu dute Laurak Bat Euskal Etxearen egoitzan

2019/06/25

Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua
Gizataldeetako Gazteen I. Kongresua

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Gizataldeetako Gazteen lehenengo Kongresua joan den larunbat-igandean, ekainaren 22an eta 23an egin da, Buenos Aires Hiriko Gobernua antolatzaile. Ekitaldiak hiriburuan bizi diren kolektibitateetako 18 eta 35 urte arteko 140 bat gazte bildu zituen Laurak Bat-en instalazioetan, “integrazio eta bizikidetza giroan, gure aniztasun kulturalaren transmisioa berma ditzaketen tresna berriak sortzeko” helburuarekin.

Ekintzen programari dagokionez, Kongresuko lehenengo eguneko jarduerak partaideek elkar ezagutzeko eta erakunde bakoitzaren egoera aztertzeko jolasak izan ziren. Bigarren eguneko aktibitateak Recoleta Kultur Gunera eraman zen, ondorioak, itxiera eta agirien banaketa ere bertan eginik.

Euskal gizataldeko ordezkari gazteek ere hartu zuten parte Kongresuan. Laurak Bat-ek oso balantze ona egin du ekitaldiaz. “Gure neska-mutilek Gizataldeetako Gazteen Sareko kide dira eta poz-pozik daude honakoa bezalako elkarretaratzeekin, oso baliagarriak baitira esperientziak trukatzeko eta euren arteko loturak sortzeko”, adierazi dio EuskalKultura.com-i Laurak Bateko lehendakari Arantxa Anituak (Kongresuko argazkiak, hemen)



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia