euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires hiriburuko Lorategi Japoniarra Kolektibitateen Liburutegien VI. Topaketaren egoitza

2011/03/23

Gizatalde Liburutegien Lehenengo Erakusketara bildutako publikoa eta, atzean, stand-ak
Gizatalde Liburutegien Lehenengo Erakusketara bildutako publikoa eta, atzean, stand-ak

PUBLIZITATEA

Buenos Airesko Liburutegi Galegoa-Biblioteca Galega de Bos Aires, La Platako 'Euzko Etxea' Euskal Etxeko 'Matxin Burdin' Liburutegia eta Buenos Airesko Japoniako eta Ingurune kulturaleko Liburutegia antolazaile, ekainaren 11an burutuko da aurten Kolektibitateen Liburutegien VI. Topaketa. Hitzordua Casares etorbideko 2966. zenbakian kokatuta dagoen Lorategi Japoniarrean izango da, goizeko 10etik arratsaldeko 6etara. Arratsaldeko ekitaldi eta standetan parte hartzeko proiektuak bildaltzeko epea apirilearen 4an bukatuko da.

Buenos Aires, Argentina. Urtero bezala, liburuzainei, ikertzaileei, liburutegi arduradunei eta kolektibitateetako erreferenteei zuzenduta dago Gizataldeen Liburutegien Topaketa. Aurten, ordea, aldaketa dago egitarauaren antolakuntzaren baitan. Goizeko hitzaldietan, kolektibitateen liburutegiekin lotura duten gaiak aurkeztuko dira, hau da, liburutegietako kideak euren lan-esperientziei buruz mintzaduko dira. Hori dela eta, topaketaren atal honetan liburuzain eta liburutegi arduradunek izango dute mintzaldiak emateko ardura. Topaketaren antolatzaileek berek hautatuko dituzte goizean zehar entzungo diren txostenak.

Arratsaldean, berriz, bi jarduera mota egingo dira. Alde batetik, standak eta/edo afixak egongo dira ikusgai. Era horien bidez, gizataldeen liburutegiei buruzko informazioa eskuratu ahal izango da topaketaren testuinguruan. Ordu berean, kolektibitate bakoitzak bere liburutegian egiten diren ekintzak erakutsi ahal izango dizkie bisitari guztiei. Arratsaldeko proposamenak publiko orokorrarentzat daude pentsatuta. Standak/afixak eta ekintzak aparteko proposamenak direnez, liburutegiek lehena, bigarrena edo biak aurkez dezaketela jakinarazten dute topaketaren arduradunek.

Afixen neurriei dagokienez, 1 x 2 metrokoak izan beharko dute. Ekintzak, berriz, 30 minutuz luzatu ahal izango dira, eta behar izanez gero, ordenadore, proiektagailu, jokaleku, mahaiak eta aulkiak izango dituzte eskura hizlariek.

Afixa eta ekintzak aurkezteko jakingarriak

Arratsaldeko jardueretarako proposamenak aurkezteko epea apirilaren 4an bukatuko da. Parte hartu nahi dutenek laburpen bat bidali behar diete antolatzaileei, zer beharko duten eta ekintzaren arduradunak nortzuk izango diren azalduz. Liburutegiaren informazioa ere (liburutegiaren izena, helbidea, telefono zenbakia, helbide elektronikoa eta webgunea) aipatu beharko dituzte. Horrez gain, emailea zein kolektibitatetakoa den eta zein ekintza mota aurkeztuko duen ere adierazi beharko du. 

Datu hauek bibliotecas.colectividades2011@yahoo.com.ar helbidera bidali behar dira. Antolatzaileek proposamena onartzen badute, lanaren xehetasun gehiago igorri beharko zaie maiatzaren 13ren aurretik. Lanen gaiari dagokionez, topaketaren helburuei lotua beharko du izan, honako helburuak gogoan: kolektibitateetako liburutegien arloan lan egiten duten lagunek elkar ezagutzea, liburutegien lana agerian uztea, bibliografia zabaltzea eta liburutegi partaideen funtzionamenduari buruzko informazioa partekatzea. Kolektibitateetako liburutegiek proiektu berriei ekiteko sormena bultzatzea, eta era berean proiektu komunak garatzeko aukera berriak aztertzea ere aipa daitezke elkarretaratzearen xedeen artean.



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia