euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires Hiriak Laurak Bat-en hasiko du ostegun honetan gizataldeak gailentzen dituen bisita gidatu sorta

2018/08/06

Laurak Bat Euskal Etxean hasiko dira Bueno Airesko Kultura Ministerioak antolatu dituen gizatalde elkarteekiko bisita gidatuak (argazkia EuskalKultura.com)
Laurak Bat Euskal Etxean hasiko dira Bueno Airesko Kultura Ministerioak antolatu dituen gizatalde elkarteekiko bisita gidatuak (argazkia EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Buenos Aires Hiriko Kultura Ministerioak ibilbide sorta bat antolatu du bere baitan bizi diren gizataldeak protagonista izango dituena. Ibilbide gidatuok datorren ostegun honetan, abuztuaren 9an, hasiko dira, goizeko 11etan, Laurak Bat Euskal Etxera egingo duten bisitarekin. Ondoren etorriko dira beste zenbait elkartetara egingo diren ibilaldiak, hala nola, Casal de Catalunya, Centro Asturiano, Iparraldeko Euskal Etxea, Museo de la Emigración Gallega eta Asociación Japonesa en Argentina-ra.

BAE Negocios kazetatik jaso dugun informazioak dioenez, Laurak Bat Euskal Etxea izango da bisita horietako lehena, ostegunean goizeko 11etan. Gogoratu behar da 1977an sortutako elkartea dela Laurak Bat, Argentinako zaharrena eta munduan zabalik daudenen artean ere zaharrena. 140 urte bete zituen iaz. Laurak Bat-en egungo egoitza ordea, Avenida Belgrano 1144 helbidean, 1939an eraiki zen eta bitxikerien artean esan daiteke bere barnean Gernikako Arbolaren kimua duela, 112 urte dituen alea, eraikina arbolaren inguruan eraikia,

Abuztuaren 11ean, larunbata, bisita Casal de Catalunyari egingo zaio; abuztuaren 16an, Centro Asturianori; abuztuaren 23an, Iparraldeko Euskal Etxeari; abuztuaren 30ean, Museo de la Emigración Gallegari; eta irailaren 7an, Asociación Japonesa en Argentinari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia