euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires: Euskaltzaleak elkarteak deituta, 14. Trikipoteo alai eta jendetsua eta harrera ikusgarria Korrika 2024ri

2024/03/20

Martxoaren 16an Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek deituta, itsasoz bi aldeetako ehundik gora lagun batu ziren 2024 Korrikarekin bat eginez
Martxoaren 16an Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek deituta, itsasoz bi aldeetako ehundik gora lagun batu ziren 2024 Korrikarekin bat eginez

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Algorta, Altsasu, Barakaldo, Basauri, Bilbo, Dima, Donostia, Errenteria, Gasteiz, Hernani, Labiano, Lasarte, Laudio, Markina, Zornotza, Zumaia, eta baita oroimenetik ihes egiten duen Iparraldeko herriren bat ere. Hauek eta Euskal Herriko beste herri eta hiri batzuk ordezkaritza izan zuten joan den larunbatean, martxoaren 16an, Euskaltzaleak elkarteak Buenos Airesen deitutako Korrika ikusgarrian. Arratsaldeko bostetan, batez ere hainbat gaztek osatutako jende andana batek —gehienak egun Argentinan bizitzen dauden Euskal Herriko ikasle eta langileak, baita turista batzuek ere— Korrikari ekin eta, bat egin zuten euskal diasporako bertako kideekin hirian barrena, Maiatzeko Piramidetik Euskaltzaleak-en egoitzara dagoen kilometro eta erdia eginez, "tipi-tapa, korrika" eta "Argentinan ere, euskararen alde" leloak oihukatuz. Ez ziren falta izan kultura arloko izen propioak, Euskal Herrikoak eta bertakoak, tartean Laura Azcurra aktorea, Iñaki Hernaiz hezitzailea eta Kattalin Miner hernaniar idazlea, ehundik dezente gorako laguneko euskararen aldeko lasterketan.


Tipi-tapa, tipi-tapa, Buenos Airesen ere euskararen alde!

Baina Korrika 'stricto sensu' bukatuta ere, Korrika eguneko egitaraua ez zen hor amaitu. Bernardo de Irigoyen kaleko Euskaltzaleak-en egoitzan Etxeko sukaldariek txistorrak eta otartekoak agudo prestatu zituzten, adin guztietako korrikalariek energiak berrituko zitzaten, ibilbide berri bati ekiteko, oraingoan musika lagun, oinez eta baita dantzan ere, San Telmoko kaleetan barrena. Trikipoteoaz ari gara.

Gora euskara eta gora Korrika!


Korrikaren pankarta San Telmo auzoko kaleetan zehar Trikipoteoan

Atsedena hartuta, iluntze aldera, gorputzak mugimendua eskatzen zuen berriro ere, eta triki, pandero, txistu eta albokaren soinuak 14. Trikipoteoa martxan zela jakinarazi zien auzokideei. Ibilaldia abiatzeko tenorean, Laurak Bat Euskal Etxeko dozena bat dantzari batu ziren, baita hiriko Nafar Etxekoak ere, baita Arrecifeseko Euskaldunak Denak Bateko, San Nicolaseko Euzkal Etxeko eta Lapridako Lagunen Etxeko lagunak ere. Giro bikaina festa gogoangarri batean!


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia