euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Urteurreneko Mus Lehia arrakastaz burututa, Pergaminoko Lagun Onak-ek 75 urteko elkarlana ospatuko du larunbatean

2026/10/22

Cañuelas-ko Antonio Beloqui eta Eduardo "Carpito" Makuch txapeldunak, Lagun Onak-eko Carlos Miguelena, Martin Urruchuaga eta Hugo Irusta muslariekin, aretoaren bista partidetan, bazkarian eta agurreko argazkia Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak urriko lehenengo asteburuan eman zien hasiera bere urteurreneko ospakizunei, "Lagun Onak Euskal Etxearen 75. Urteurrena" izenpean eskualdeko mus-txapelketa antolatuz. Ekitaldian inguruko herrietako zortzi euskal etxetako 26 bikotek hartu zuten parte. Cañuelas-ko Antonio Beloqui eta Eduardo "Carpito" Makuch bikoteak eskuratu zuen txapela, ...

Gehiago irakurri...


20 bat euskal etxetan ikusiko da ‘Ura Bere Bidean’ larunbat honetan; garaiz zaude zurean ere ikusteko, eman izena!

2026/10/22

30tik gora talde eta artista bilduko ditu 2026ko ‘Ura Bere Bidean’ ikuskizunak. Argazkian haietako batzuk (argazkia Ura Bere Bidean) Fair Saturday Fundazio bilbotarra antolatzaile, ‘Ura Bere Bidean’ musika jaialdi erraldoiak belaunaldi, estilo eta ibilbide desberdinetako euskal artista ospetsuak biltzen ditu urtero Bilbo-Barakaldoko Bizkaia Arena  (BEC) aretoan, proposamen polit batekin: euskal musika-ondareko abesti enblematikoenen moldaketa sinfonikoez taularatzea, Fernando Velázquez konpositore eta zuzendari ...

Gehiago irakurri...


Deialdiaren azken egunak artistek proposa dezaten 2027ko Ellis Island-eko euskal erakusketaren ikusizko identitatea

2026/10/21

Azken egunak diseinatzaileek proposamena aurkez dezaten Ellis Island-eko 2027ko "Euskaldunik Hemen Bada?" erakusketarako "Euskaldunik Hemen Bada?" proiektu eta erakusketa Eusko Jaurlaritza (Kanpo Harremanetarako eta Euskadi Globalerako Idazkaritza Nagusia), Boiseko Euskal Museo eta Kultura Etxea eta Nevada-Renoko Unibertsitateko Jon Bilbao Euskal Liburutegia lankide dituen ekimena da. Bere izenak Valentín Aguirre New Yorkeko euskal ostatu-nagusiaren seme eta langileek portuan, itsasontziak iristean, euskal ...

Gehiago irakurri...


Mexikoko Mondragon Unibertsitatea eta Euskal Etxearen 'Jamädi lagun' (mila esker, lagun) ekitaldi gastronomikoa

2026/10/21

Mexikoko Mondragon Unibertsitateak eta Euskal Etxeak lankidetzan antolatutako ‘Jamädi lagun’ ekitaldi gastronomikoko sukaldea ‘Jamädi lagun’ (mila esker, lagun) ekitaldi gastronomikoaren lehenengo edizioa —Mexikoko Mondragon Unibertsitateko Sukaldaritza Artea eta Gastronomia Kudeatzeko Lizentziaturak eta Mexiko Hiriko Euskal Etxeak elkarlanean antolatzaile— joan den ostegunean, urriaren 15ean, egin da hiriburu mexikarrean. Euskal Herriko eta Querétaro-ko sukaldaritzak batzeko xedea ...

Gehiago irakurri...


Villa Mariako gaualdi artistikoa: danborrak, dantzak eta bidaia EHan barrena erromeria handi batean amaitzeko (VII)

2026/10/20

Costanera etorbidean, danbor eta upelen atzetik. Agur ikusgarria, eta agertokia, abesbatza, danborrada eta dantza Danbor hotsen erritmoak bidea zabaldu zion 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ekitaldi igurikatuenetako bat. Euskal Etxeetako ordezkaritzak Avenida Costaneratik Udal Anfiteatroraino desfilatu zuten, Villa Maríako agertokira bidean, larunbateko programa artistikoari hasiera emateko. Tio Teronen Semeak taldeko kideek Agurra eskaini zuten, eta Sarriegiren doinu donostiarren ondotik, Argentinako eta Uruguaiko ia ...

Gehiago irakurri...


'Euskal Pesta' egin du Montpellier-ko Eskualdunak-ek, EE frantsesak, Kaliforniako bat, eta komunitate korsikarra parte

2026/10/20

Arropa zuria eta gorria Montpellier-ko Euskal Etxearen 2026ko Euskal Pestan, Claspiers-en,  joan den urriaren 4an Ehundik gora lagun bildu zituen Montpellier-ko Eskualdunak Euskal Etxeak joan den urriaren 4an, urteroko bere euskal jaian. Hitzordua Clapiers-en izan zen, Jean-Louis Barrault Aretoan, eta gonbidatuei harrera egin ondoren, hamaiketakoa eskaini zieten, guztia haste-hastetik dantza eta kantuekin girotuta, bertaratutakoen higidura eta partaidetza atxikiarekin. Bazkaria Aragones Traiteur-ekoek prestatu eta ...

Gehiago irakurri...


Bengoetxea lehendakariordea, politika, euskara eta liburutegiak osagai larunbateko gaualdiaren atarian Villa Marían (VI)

2026/10/19

Bengoetxea lehendakariordeari eta Eusko Jaurlaritzako agintariei harrera egin ondoren, Liburutegien topaketa eta Mintzodromoa barne hartu zituzten jardueren ostean, EANeko partaideek Kostaneran bat egin zuten gaualdira joateko Euskal Aste Nazionaletan ohi denez, larunbat goiza kultura, informazio eta eguneratze bilera egitarau zabal batekin hasi zen urriaren 10ean Villa Maríako Euzko Etxearen egoitzan zein Sociedad Ruralen. Bertan, Emilia Zugasti etxeko ordezkariak harrera egin eta jardunaldia abiatu zuen. FEVAko zuzendaritzako kideek esker ona adierazi zioten Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritza ofizialari. Espedizioko buru ...

Gehiago irakurri...


Ohorezko Saria eman diote Mikel Ezkerro euskal argentinarrari Euskal Kazetarien Elkarteak eta Kazetarien Euskal Elkargoak

2026/10/19

Mikel Ezkerro artxiboko irudi batean, hitzaldi bat emanez Euskal Kazetaritzak, Bilbon egoitza duten Euskal Kazetarien Elkartearen eta Euskal Kazetarien Elkargoaren bitartez, gorazarre berezia egingo dio Mikel Ezkerro historialari euskal argentinarrari 2026ko Ohorezko Saria emanez. Hilondoko saria azaroaren 4an banatuko da, Bilboko BBK aretoan egingo den ‘2026 Euskal Kazetaritzaren Sarien Galan’.

Gehiago irakurri...


Folklorea, 'dantza zoroa', trikitixa eta giro bikaina 2026ko Euskal Aste Nazionaleko ostiralean Villa Marian (V)

2026/10/16

Tio Teronen Semearen umorea eta bizitasuna, DOAren fusioa eta dantza ugari Xabi Solano eta trikitixaren eskutik Villa Maríako Sociedad Rural-eko aretoa erritmo bizien eta euskal kulturaren bilgune bihurtu zen Argentinako Euskal Aste Nazionaleko ikuskizun gau ezin hobean. Jaialdiari hasiera emateko, DOA (Diasporako Orkestra Argentinarra) igo zen agertokira. FEVAren babesaz 2019an Mar del Platan sortua, hogei musikaritik gora biltzen ditu gaur egun, euskal etxe askotatik etorriak. Ostiralean, bertako ...

Gehiago irakurri...


Atea joka dator 2026ko EH Sona: euskal musikariak, estilo aniztasuna eta hiru agertoki, Bartzelonako EEaren eskutik

2026/10/16

2026ko Euskal Herria Sona urriaren 24an hasiko da Bartzelonan Silitia eta Borla euskal taldeen kontzertuekin Euskal Herritik kanpo euskal musikaren erakuslehio egiten den EH Sona jaialdia 1997ko udazkenean antolatu zuen Bartzelonako Euskal Etxeak lehen aldiz. Helburuak oso argiak ziren: euskal musika ezagutzera ematea eta euskal kulturaren eta Kataluniakoaren artean loturak eraikitzea. Hiru hamarkada pasa eta gero, hasierako dimentsioari eta helburuei eusten die jaialdiak; aldi berean, belaunaldi eta estilo berriak ere ...

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia