euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

‘Buenos Aires Celebra’-BACen programa: dantzak, musika, sukaldaritza… euskal kultura kalean maiatzaren 12an

2019/04/29

2019ko BACen afixa
2019ko BACen afixa

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. Bi aste baino ez dira geratzen ‘Buenos Airesek Euskal Herria ospagai” (Buenos Aires celebra al País Vasco, BAC) jaialdiaren aurtengo ediziorako eta Laurak Bat-eko lagunak azken xehetasunak ari dira ixten, beti ere ahalik eta festa arrakastatsuena antolatzeko lanetan. Urtero bezala, gizatalde osoari egin zion deialdia euskal etxe hiriburutarrak eta emaitza legez Argentinako euskal kulturaren hainbat adierazpen batuko dira jaialdian, euskal etxe, elkarte, erakunde eta enpresa ugariren partaidetza tarteko.

Hirugarren urtez jarraian, Nafarroako Gobernua ere izango da BACen parte, stand batekin, Miriam Veguillas ordezkari; eta Eusko Jaurlaritzaren izenean propio bidaiatuko du Gorka Alvarez Aranburu Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak, Buenos Airesko Sara Pagola Euskadiren Argentina-Mercosur-eko ordezkariarekin bat eginez, hiriburu argentinarreko euskal festa handienean.

BACen 9. edizioa, maiatzaren 12an, igandea, izango da, Mayo Etorbidean, Bolivar eta Chacabuco kaleen artea. Aktibitateak eguerdiko 12etan abiatuko dira, danborrada eta Euskal Echea Eskolako ikasleen desfilearekin eta honako proposamen hauekin jarraituko du, arratsaldeko 5:30ak arte:

2019ko BACen Programa:

Standa duten erakunde ofizialak:
-Eusko Jaurlaritzaren Argentina-Mercosurrerako Ordezkaritza
-Nafarroako Gobernua
-FEVA

Kultura, aktualitatea eta zabalkundea:
-Euskara
-Genealogia
-Txikien Txokoa
-Kirolak
-Bilboko Athletic-en lagunartea (zozketak)
-Irratia
-Iparraldeko Euskal Etxea, Euskal Baserrien erakusketa

Musika, dantza eta kultur ikuskizunak, agertoki nagusian:
-Lagun Onak Abesbatza
-Ixilik eta Zutarriak musika taldeak
Dantza taldeak
-Buenos Airesko Laurak Bat
-La Platako Euzko Etxea
-Chascomuseko Zingirako Euskaldunak
-Cañuelasko Denak Bat
-Lomas de Zamorako Denak Bat
-Euskal Echea Ikastetxea
-Jose C. Pazeko Toki Eder
-Mar del Platako Denak Bat
-Bahia Blancako Union Vasca
-Rosarioko Zazpirak Bat
-Necocheako Euzko Etxea
-Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldea
-Arrecifesko Euskaldunak Denak Bat
-Chivilcoyko Beti Aurrera
-Chacabucoko Guillermo Larregui
-Buenos Airesko Euskaltzaleak
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Pergaminoko Lagun Onak
-Maipuko Anaitasuna

Kalean:
-Euskal Echea Eskoletako ikasleen kabalkada
-Danborrada
-Plaza dantzak
-Herri Kirolak (Gral. Las Herasko Zazpirak Bat Euskal Etxea)

Chacabuco Kaleko agertokian:
-Hiru sukaldaritza klase eta dastaketak, arduradun: Zazpirak Bateko Itziar Aguirre eta Burzako jatetxeko Leandro "Koko" Egozkue, Amalur eta Lekeitio jatetxeetako Mariano Visus eta Laurak Bat-eko sukaldaritza taldea.
-Dantza tailerrak

Stand Gastronomikoak:
-Buenos Airesko Laurak Bat Euskal Etxea
-Buenos Airesko Euskaltzaleak Euskaltegia
-San Nicolaseko Euzkal Etxea
-Buenos Airesko Sagardi jatetxea
-Burzacoko Burzako Jatetxea
-Lomas de Zamorako Indarra Jatetxea
-Rosarioko Zazpirak Bat Jatetxea
-Buenos Airesko Getxo Jatetxea
-San Juango Nafarroa
-Buenos Airesko Amalur Jatetxea
-Buenos Airesko Lekeitio Jatetxea
-Lomas de Zamorako Agustín Muñiz
-Buenos Airesko Sebastian
-Buenos Airesko El Txoko de Natxo
-Buenos Airesko Eusebio Ochoa
-Buenos Airesko Iñaki Uriburu
-Goxokiak
-Izozkiak
-Martinez kafetegia

Bestelakoak
-El Mundo (Esnekiak)
-Eusko Denda Laurak Bat
-Euskaltzaleak Denda
-Andrea Meana (eskulanak eta arropa)
-Virginia Laorden (eskulanak)
-Silvia Azpiazu (zilarrezko eskulanak)
-Adrian Castells (eskulanak)
-Gure Gutiziak (jakiak)
-Alpargatas Granalla (abarka eta txapelak)
-Euskal Herria Tour 2019 (Turismoa)
-(Euskal Herria) EH! Trip! (Turismoa)
-Mundaka Euskal Denda (arropa eta oroigarri tipikoak)
-J&J denda (arropa eta oroigarri tipikoak)

Antolatzaileak informazioa Buenos Aires Celebra al País Vasco – Laurak Bat Facebook kontuan joango dira eguneratzen.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia