euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Buenos Aires: Argentinako Kongresuak Euskal Kultur Jardunaldiak hasiko ditu gaur

2013/09/09

Jardunaldien 2012ko ikuspegio bat, Argentinako Nazio Kongresuaren Liburutegian (argazkia Argentinako Kongresuko Liburutegia)
Jardunaldien 2012ko ikuspegio bat, Argentinako Nazio Kongresuaren Liburutegian (argazkia Argentinako Kongresuko Liburutegia)

PUBLIZITATEA

Argentinar Nazioko Kongresuko Liburutegiak Euskal Kultur Jardunaldiak hasiko ditu gaur Buenos Airesen. Iazkoen ondotik, ekimenaren bigarren ediizoa da honakoa eta irailaren 27ra arte luzatuko dira, barnean izango dituztela hitzaldiak, tailerrak eta zine emanaldiak, baita euskal jatorriko artista plastikoen erakusketa bat. Inaugurazioa gaur arratsaldeko seietan izango da Gernikako Arbola kantatuz, Eusko Jaurlaritzako eta euskal-argentinar gizataldeko ordezkariak ere partaide.

Buenos Aires, Argentina. Iazkoen arrakastaren ondotik, aurtengo Jardunaldiak osatuagoak dira eta, besteak beste Diasporako euskal jatorridun artista plastikoen erakusketa bat ere baitaratuko dute. Inaugurazio ekitaldia gaur arratsaldeko seietan izango da --ekitaldia guztiak ordu horretan deitu dira-- Kongresuaren Liburutegiko Kultur Zentruan (Alsina 1835, CABA), bertan Eusko Jaurlaritzako eta euskal-argentinar gizataldeko ordezkariak ere partaide. Kanky Kuzemel Ortizek Gernikako Arbola kantatuz ekingo zaio ekitaldiari eta honen ondotik, sei t'erdiak aldera, egitarauko lehenengo filma proiektatuko da, 'Aupa Etxebeste' (2005), Asier Altuna eta Telmo Esnalek zuzendua.

Ostiralean, irailaren 13an, arratsaldeko seietan, tailerretako lehena hasiko da, Euskal Mitologiaz, Txarito Naya koordinatzaile, ondoren hitzaldia emango duelarik Jorge Beramendik Ziburun sortutako Maurive Ravel musikariaz.

Astelehenean, irailaren 16an, ordu berean, Kimuak laburmetraia saileko izenburu hautatu batzuk eskainiko dira, ondoren 'Sukalde kontuak' (2009) luzemetraia emateko, Aizpea Goenaga zuzendari.

Ostiralean, irailaren 20an, Euskal Gastronomia tailerra zuzenduko du Marité Echegoyen-ek, eta ondoren hitzaldia emango Euskal Literatura gai hartuta Carlos Irisarrik.

Astelehenean, irailaren 23an, beti seietan, Kimuak saileko beste zenbait laburren emanaldia, ondoren 'Kutsidazu bidea, Ixabel' (2006)  luzemetraia emateko, azken hau Fernando Bernues eta Mireia Gabilondok zuzendutakoa.

Ostiralean, irailaren 27an, arratsaldeko seietan, saioetako azkena eta jardunaldien itxiera. Damian Cebey-k hitzaldia emango du 'Euskadiren gerla untzidia' gaiaz; eta Luis H. Luquez 'Euskaldunak Ternuan' gaiaz mintzatuko da. Segidan, zapi t'erdiak irian, itxiera ekitaldia, Euskaltzaleak-eko abesbatzak edertua, eta Harkaitz Cano idazle lasartearra hizlari.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia