euskal diaspora eta kultura
2012/10/03
PUBLIZITATEA
Eibar, Gipuzkoa. Azken hilabeteetan laguntza publikoen murrizketa dela eta itxita egon ostean, bueltan da Dantzan.com webgunea. Ekimenak Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa eta diru-laguntza eskuratu du eta sarera bueltatu da. Laguntzak, hala ere, epe laburrean jarraitzeko baino ez du ematen eta, hori dela eta, Dantzan.com ekimenaren inguruan bildu den sostengu taldeak baliabide bila jarraitzen du, webguneak eta orohar proiektuari beharrezkoa duten egonkortasuna eskuratzeko.
Dantzan.com-eko arduradunak pozik agertu dira hala ere, dantza munduan webgunearen alde sortu den mugimendua dela eta. Urtarrilean webgunean itxi zenean Dantzan.com-en aldeko babes taldea antolatu zen eta sinadura-kanpaina bati esker mila eta seiehun dantza talde eta dantzarien atxikimenduak jaso zituzten. Babes taldeak lanean jarraitzen du eta datozen asteetan ekimen berriak jakinaraziko ditu.
Dantzan.com komunitatea
Artean, webgunea berriz ere sarean da eta etapa berri honetan erabiltzaileen parte-hartzea sustatzea da bere helburuetako bat. "Dantzan.com-en ekarpenak egitera gonbidatu nahi zaituztegu, eta horretarako Dantzan.com-en komunitatean sartu. Izen-ematea oso erraza da, eta behin sartuta erantzunak, agendarako hitzorduak, albisteak, bideo proposamenak, eta abar egin ahal izango dituzue", agertu dute arduradunek.
Dantzan.com aldeko kanpainaren baitan, Commando Dantzan izeneko taldeak bideo hau osatu du, Euskal Herriko eta Diasporako dantza taldeekin (horien artean dira, adibidez, Buenos Aireseko Ekin eta Boiseko Oinkari taldeak).
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus