Utah-ko Euskal Etxeko (AEB) lagunek harro abisatu digute bertako kide den Bryan Osorok Everest igo duela joan den igandean, bertako ordutegian, eta ikurriña eta lauburua zeramatzala berarekin, Utah-ko maparekin batera. Albistea Berria egunkariak ere eman du, eta bertako lerroak ekarri ditugu hona. Bryan Osoro, Utah-ko Euskal Etxeko luzaroko bazkide den Larry Osoren semea da, eta aitak eta familiak bezala bihotzean darama etxean --Salt Lake Cityn-- hazitako euskaltasuna.
Donostia-San Sebastian. "Seguru eta porru eginda gaude aurreratutako oinarrizko kanpalekuan. Oraindik ezin dut sinetsi tontorra egin dugunik". Hitz horiekin adierazi du Bryan Osoro AEBetako euskal jatorriko mendizaleak joan den igandean Everest mendira igo ostean zer sentitzen duen. Igandean iritsi zen munduko tontorrik garaienera, Everesteko goizaldeko 04:45ean. Utah-ko Euskal Etxeko kide da Bryan Osoro.
Ostegunean atera zen Osoro tontorrerantz, eta igandean burutu zuen hirugarren kanpalekutik tontorrera arte dagoen bidea. Guztira 15 orduko igoera izan zen. Bere webgunean eta Twitterren eman du lorperan berri, eta datozen egunetan informazio eta argazki gehiago zabalduko dituela adierazi du.
(Berriak argitara emana)