euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselan, Boisen, Elkon eta Madrilen, Diasporako euskaldunak Santa Agedari kantuan ibili ziren

2015/02/19

Basque Museum-en hasi ziren Boiseko euskaldunak Santa Agedari kantuan
Basque Museum-en hasi ziren Boiseko euskaldunak Santa Agedari kantuan

PUBLIZITATEA

Euskal Herrian aspaldiko ohitura da Santa Ageda eguneko bezperan kalera atera eta kantuan ibiltzea etxez-etxe. Diasporan ere badira tradizio hau bizirik mantendu duten taldeak: Boisen eta Madrilen, esaterako, urtero urtero ateratzen dira koplak kantatzera. Aurten Bruselan (Belgikan) eta Elkon (AEBetan) ere ibili dira santari eskean. Jarraian, argazkiak.

Donostia-San Sebastian. Aurten ere Diasporako hainbat lekutan Santa Agedari kantatzeko ohitura bete dute eta kalera atera dira santuari koplak eskaintzera, toki gehienetan hotzari aurre eginez gainera! Boisen esaterako, ohitura sendoa da eta bertako euskara ikasleak urtero ateratzen dira. Aurten Boiseko Basque Museum-an hasi zen ibilbidea. Kantarien artean izan zen Joseba Etxarri, EuskalKultura.com-eko zuzendaria, trikitixarekin kantariei lagunduz. Hona eguneko bideo bat:

Madrilgo euskaldunek ere oso gogoko dute tradizio hau eta 35 urte daramatzate --¡35!-- hiriko kaleetan Santa Agedari kantuan ateratzen. Aurten ere, hiri erdiguneko toki ezagunetan ibili ziren, bisitariak zein bertakoak harrituz euren euskal kantuekin. Ikus bideoa:

Eta amaitzeko, ohiturarekin bat egin zuten beste bi hiri honakoak izan ziren: Elko, Nevadan (AEB) eta Brusela (Belgika), Bruselako Euskal Etxeak antolatuta. Horra irudi batzuk:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia