euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxeko Txalaparta koruak debuta egin zuen, Ugaoko Sarea Abesbatzarekin batera kontzertua emanez

2015/06/23

Txalaparta, Bruselako Euskal Etxeko korua, bere aurreneko emanaldian (argazkia Brusela EE)
Txalaparta, Bruselako Euskal Etxeko korua, bere aurreneko emanaldian (argazkia Brusela EE)

PUBLIZITATEA

Iragan larunbatean, ekainaren 20an, Bruselako Euskal Etxeak euskal kantu gaualdi ederra egin zuen bere egoitzan. Ekitaldia oso berezia izan zen elkarteko kideentzat, bertan euskal etxearen Txalaparta koruak lehen emanaldi publikoa egin zuelako. Alboan, eskarmentu handiko lagunak izan zituzten: Ugaoko Sarea Abesbatza; eta biek ala biek txalo zaparrada jaso zuten.

Brusela, Belgika. Egun handia izan zuen iragan larunbatean Bruselako Euskal Etxeak, bere egoitzan egin zen euskal kantu gaualdi arrakastatsua dela eta. Bi koruk parte hartu zuten bertan. Batetik, Euskal Herritik etorritako Ugaoko Sarea Abesbatza, ibilbide eta eskarmentu handiko korua. Bestetik, Txalaparta, euskal etxeko korua, berriki sortua eta ilusioz eta gogoz gainezka.

Biek ala biek emanaldi ederra eskaini zuten eta entzuleek txalo eta txalo eskertu zieten egindako lana. Gauak giro ederra izan zuen eta emanaldiaren ostean pintxo dastaketa egin zen Bruselako Euskal Etxearen egoitza berrian (Rue Ferdinand Bernier 10, Saint Gilles). Menuan honakoak: humus, guakamole, tapenade, ogitartean jatekoak, tortila, quiche, azeitunak, gazta eta txorizoa.
 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia