euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bruselako Euskal Etxeak bere argazki lehiaketako saridunen berri eman du: lan sarituak abenduko Euskal Astean erakutsiko ditu

2018/11/05

PUBLIZITATEA

Brusela, Belgika. Bruselako Euskal Etxeak jakinarazi berria du Euskal Herriari buruzko irudiez antolatu zuen argazki lehiaketako epaimahaiak hartu duen erabakia. Jakina denez, lan sarituak, Euskal Etxeak abenduaren 7tik 15era hiriburu europarrean iragarri duen Euskal Astearen baitan erakutsiko dira, horretarako propio bertako Maison Pelgrims-en antolatuko den erakustaldiaren baitan.

Hona sarituak:

1. Saria: Sergio Hernandez Villarassa. Hondarribiko Hotel Parador-ean gau bateko egonaldia irabazi du
2. Saria: Ivan Yohan
3. Saria: Sophie Herold
4. Saria: Louis Philippe Della Valentina
5. Saria ex-aequo: Valérie Cimetiere & Francois Vequaud

Guztien argazki-sailak Maison Pilgrims-en erakutsiko dira.

Antolatzaileel adierazi dutenez, Facebook-eko euren kontuan ere argazki sarituak jartzen joango dira, "erakusketarako etortzeko gogoa sortarazteko asmoarekin".

Erakusketaren irekiera abenduak 8 arratsaldeko 13:00 tan izango da Maison Pilgrims-en. Euskal Herriari buruzko asteak kontzertuak, tailerrak, hitzaldiak eta kultura eta ospakizun programa oso bat bilduko du. Ikus programa artikulu bereizituan.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia