Brusela, Belgika. Batzuetan badirudi bizitzarik ez dagoela Koronabirusak eragindako egungo egoeratik kanpo, baina hau ere pasatuko da eta planak egin beharra dago egoera honetatik ateratzen garenerako. Hori oroitarazi digute Bruselako Euskal Etxekoek eta finkatu dute dagoeneko, krisiaren aurretik martxoaren 20rako antolatuta zeukaten Kalakanen kontzertua. Mezu batean adierazi digutenez, "daata berriaren berri emateko moduan gaude jada eta Kalakanekin hitz egin eta gero bi alderdiak kontzertua abenduaren 5ean izatea adostu dugu" jakinarazi digute.
Horrekin batera, azaldu dute martxoaren 20rako erositako sarrerek balio izango dutela data berrirako eta bestelako berririk balego adieraziko dituztela ohiko kanaletatik. Ez dute aukera galdu oroitarazteko abenduaren 5a agendetan gordetzeko eta deia egiteko munduko euskadunei euren buruak babestu eta agintariek emandako segurtasun neurriak errespetatzeko.