Brusela, Belgika. Helburuak, haurrei euskaraz edota euskal kulturarekin harremanetan jolasteko aukera ematea da; Euskal Herritik kanpo bizi arren, euskal transmisioari aukera hobeak ekartzea; familiek etxean egin dezaketen lanari astean behingo errefortzu ludikoa emendatzea; haurrek laguntxo berriak egin ahal izatea euskal hizkuntza, kultura eta erreferentziak lokarri.
Momentuko, aurreproiektu bat landu dute, 3 eta 7 urte arteko haurrei zuzendua, eta kezka bera izan lezaketen guraso gehiago bildu nahi lituzkete, proiektua findu eta ikustearren "behar adina ume elkartuko liratekeen", adierazi dio EuskalKultura.eus-i duela hamar urte Bruselan bizi den eta ekimeneko sustatzaile den Kimetz Etxabe Irastortza zaldibitarrak.
Zeu Brusela aldean bizi den gurasoa bazara edo bertan kezka hauetan ibil daitekeen gurasorik ezagutzen baduzu, pasaiozu mesedez informazioa eta idatzi edo deitu azaroaren 30aren aurretik honako kontaktubideetara: emaila, Kimetz84@hotmail.com; telefonoa, +32 489 509025 / 0489 509025.
Bruselako Euskal Etxeak begi onez ikusten du proposamena eta Euskadiren Bruselako Ordezkaritzara ere zuzendu dira lehenengo fase honetan.
Ideia eta ekarpenak eskertzen dituzte eta antzeko ekimenen eskarmentuen berri eta aholku, antolaketa, pedagogia zein finantziazio mailan, estimatuak dira.