euskal diaspora eta kultura
2013/11/18
PUBLIZITATEA
Brusela, Belgika. Larunbatean hasi eta datorren abenduaren 4a bitartean Brusela euskal kulturaren erakuslehio ezinhobea bilakatuko da, “Fenêtre Ouverte” jaialdiari esker. Iaz egin zen lehendabizikoz jaialdi hau eta Katalunia izan zen protagonista. Aurten, aldiz, Euskal Herriari so jarriko dira belgikarrak, Etxepare Euskal Institutuaren eta Fédération des Jeunesses Musicales Wallonie-Bruxelles elkartearen lankidetzari esker.
Bi asteko egitarau mardulean, kontzertuak, zine emanaldiak, hitzaldiak, dantza ikuskizunak, bertso saioak DJ-ek lagunduta eta beste hamaika ekitaldi egingo dira. Bestalde, Juan Mari Beltran musikariak eskoletan 30 bat kontzertu eta euskal musika tresna lantegi eskainiko ditu.
Egitaraua osatzeko Belgikako zein Euskal Herriko hainbat erakunde aritu dira lankidetzan, hala nola Euskadiren Europar Batasuneko Ordezkaritza, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, UPV-EHUko Mikel Laboa Katedra, Euskadiko Filmategia, Euskal Kultur Erakundea, Donostia 2016 eta Euskaltzaindia.
Jarraian, jaialdiaren egitarau osoa:
Azaroaren 23a
-11:30 -Brusela – Point Culture Live streaming Juan Mari Beltranekin
Azaroaren 24a
-11:00 -Brusela. Bozar – Centre for Fine Arts Kontzertua: Juan Mari Beltran
-21:15 -Brusela. Euskal Zinea (Flagey, Studio 5): “Urte berri on amona” (Telmo Esnal, 2011)
Azaroaren 25a
"Fenêtre Ouverte sur le Pays Basque" jaialdia abian eskola eta musika eskoletan
Azaroaren 26a
-19:30 -Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). Hitzaldia, Joxean Fernandez, Euskadiko Filmategiko zuzendaria: “Euskal zinemagintzaren historia laburra”. Ondoren:
-“Homeland” (Cyrus Sutton, 2013) (11‘), Etxeparek sustatutako dokumentala
-“Urte berri on amona” (Telmo Esnal, 2011)
Azaroaren 27a
-17:30 - Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5): “Zuloak” (Fermin Muguruza, 2012)
Azaroaren 28a
-10:30 - Brusela. Euskadiko Ordezkaritzan. Hitzaurrea: Izaskun Bilbao, Eurodiputatua. Hitzaldiak:
-Andres Urrutia, Euskaltzaindiako presidentea. “Euskara eta Corpus Planning-a: Euskaltzaindiaren Lana (1918-2013)”. (Hitzaurrea: François Alfonsi, Eurodiputatua)
-Patxi Baztarrika, Eusko Jaurlaritzako Hizkuntza Politikarako sailburuordea: "La langue Basque en Europe. Politiques linguistiques”
-19:30 - Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “Bertsolari” (Asier Altuna, 2010)
-20:00 -Brusela. Zuzeneko grabazioa: Juan Mari Beltran “Le monde est un village”, Didier Mélon. “RTBF- la Premiére”
Azaroaren 29a
-12:00 -Brusela: “Close to Laboa: A music installation” erakusketaren inaugurazioa. La Bellone- Maison du Spectacle. Juan Kruz Igerabide, EHUko Mikel Laboa Katedraren zuzendariaren eskutik.
-17:30 - Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “Urte berri on amona” (Telmo Esnal, 2011)
-18:30 - Brusela. Ekialdi ofiziala, Musée d`Instruments Musicales. Txalaparta baten dohaintza eta Juan Mari Beltranen kontzertutxoa.
-21:00 -Brusela. “Langues/ Culteres/ Identités”. "Fenêtre ouvert sur le Pays Basque" irekiera Gala: La Tentation. Iñaki Plaza Quartet (Euskal Herria) / IALMA (Galizia), DJ Mistu (Kataluina) / Xabi Paya bertsolaria (Euskal Herria).
Azaroaren 30a
-11:00 -Brusela. Txalaparta ikastaroa Juan Mari Beltranekin. Point Culture
-15:30 -Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “Zuloak” (Fermin Muguruza, 2012)
-20:00 – Lieja. Kontzertua: Juan Mari Beltran. Café Le Parc
-20:30 – Engis. Dantza ikuskizuna; Kukai Dantza Konpainia: “Sorbatza” , “Gelajauziak”. Centre Culturel d`Engis
-22:00 -Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “80 egunean” (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2011)
Abenduaren 1a
-11:00 -Brusela. Kontzertua “Chorale Txalaparta”. Dantza ikuskizuna Kukai Dantza Konpainiarekin: “Gelajauziak”. Grand-Place de Bruxelles
-14:00 -Brusela. Txalaparta ikastaroa Juan Mari Beltranekin. Musée d`Instruments Musicales museoan.
-20:15 - Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “80 egunean” (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2011)-20:30 -Brusela. Dantza ikuskizuna Kukai-Tanttaka Konpainiak: “Komunikazioa-Inkomunikazioa”. Centre Culturel des Riches- Claires
Abenduaren 3a – Euskararen Nazioarteko Eguna
-17:30 -Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio). “80 egunean” (Jose Mari Goenaga eta Jon Garaño, 2011)
-19:00 -Brusela. Hitzaldia: Aurelia Arkotxa, idazlea eta Euskaltzaina. Point Culture
-21:30 -Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “Bertsolari” (Asier Altuna, 2010)
Abenduaren 4a
-15:00 -Brusela. Kontzertua: Juan Mari Beltran. “Mercredis Percutants”. Flagey.
-21:30 - Brusela. Euskal zinea (Flagey, Studio 5). “Zuloak” (Fermin Muguruza, 2012)
Azaroaren 29tik abenduaren 4ra
Erakusketa Bruselan: “Close to Laboa: A music installation". La Bellone – Maison du Spectacle.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus