euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bristolgo Euskal Etxeak lehendabiziko urtea bete du, ekitaldiz betetako 12 hilabete ospatuz

2016/12/12

Bristolgo Euskal Etxeko kideak San Fermin ospatzen (argazkia Bristol Basque Cultural Society)
Bristolgo Euskal Etxeko kideak San Fermin ospatzen (argazkia Bristol Basque Cultural Society)

PUBLIZITATEA

Abenduaren 5ean bete zuen Bristolgo Euskal Etxeak bere aurreneko urteurrena eta elkarteko kideek bazkari batekin ospatu zuten data. Pozik agertu dira Bristoleko euskaldunak duela 12 hilabete abian jarri zuten ekimenaren ibilbidearekin, ekitaldiz beteriko "urte oso intensoa" izan dutela adieraziz. Elkarteak urtean zehar egindakoen balioespen oso baikorra egin du, eta egunotan oporrak hartu ditu, Gabonak eta gero indarberrituta bueltatzeko. 

Bristol, Ingalaterra. Urte bat egin du Bristolgo Euskal Etxeak (Bristol Basque Cultural Society, ingeleraz) eta elkarteko kideak oso pozik agertu dira orain dela hamabi hilabete hasitako abentutaren emaitzarekin. "Aurtengoa oso urte intensoa izan da, ekintzaz betea eta denbora gutxi izan dugu asnasa hartzeko", agertu dio EuskalKultura.com-i elkarteko lehendakari Usuek. 
 
2015eko abenduaren 5ean sortu zen ofizialki elkarteak, Bristol eta Bath inguruko euskaldunek sustatuta. Helburua, bertan bizi diren euskaldunentzako topagunea izatea, eta euskal kulturaren berri zabaltzea. Asmo horrekin, hainbat jarduera eta hitzordu egin ditu euskal elkarteak.

Euskal stand-a

Azkena, noski, elkartearen lehendabiziko urtebetetzearen ospakizuna. Bazkari bat antolatu zuen elkarteak eta 22 lagun bildu ziren bertara. Biharamunean, gainera, postua jarri zuten Bristoleko Gabonetako azokan. "Egun ezinhobea izan zen eta salmentak ere ezinhobeak", esan du Usuek.

Elkarteak urtean zehar egindako beste ekitaldien balioespen oso baikorra egin du. Elkarte berria izanik, kideak ez dira asko, eta baina gogoa eta gauzak egiteko imajinazioa sobera dute. 2016ean esaterako, Belako musika taldea ekarri zuten Bristolera, Ingalaterran Itziarren Semeak taldeak egin zuen birari oihartzuna eman zion eta Bath Folk Festibal-en lehenengo aldiz euskal musikak tartea izatea lortu zuten, Garikoitz Mendizabal txistularia gonbidatuz.

Mus Club eta liburutegia

Horrez gain, elkartean Euskal Herriko festak ospatu ditu ere, esaterako San Fermin, poteoa eta taldeen arteko desafikoekin; Estropadak taldean ikusi eta pintxoak jatea... Euskal Etxeak bi Mus Txapelketa egin ditu eta bi hilabetero Mus Club izeneko tailerra egiten du. Beste egitasmo orijinal bat Bristoleko Liburutegia delakoa da: elkarteko kideen artean euskal liburuak trukatu eta komentatzeko taldea.

Amaitzeko, elkarteak harreman onak ditu Ingalaterrako beste euskal etxearekin, London Basque Society-rekin eta aurtengo udan BaskFest izeneko jaialdian parte hartu zuen.

Elkarteari buruzko informazio gehiago bere webgunean.

Bristol Basque Euskal Etxearen Facebook eta Twitter.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia