Londres, Ingalaterra. Zoom bidezko hitzaldia antolatu du London Basque Society Euskal Elkarteak, Brexit dagoeneko gertatuta, gauzak nola geratu diren argitzeko. Eusko Jaurlaritzako eta SPRIko partaideak lagun, hitzaldia datorren astean egingo da, otsailaren 4an, osteguna, eta besteak beste argituko dira: Euskal Herrira itzultzean egin beharrekoak (laguntza sozialak, pentsioak, paroa...), Erresuma Batura etortzeko egin beharrekoak, gizabanakoentzat zein enpresentzat. Ekitaldia gaztelaniaz egingo da erdaldunak kanpoan ez uzteko eta galderak euskaraz ere egin ahal izango dira.
Ekitaldia 16:00etan egingo da, Erresuma Batuko orduan. Bertan parte hartzeko (aldi berean bazkide eginez, doanik da), idatzi eventslondonbasque@gmail.com helbidera.
Gai zerrenda:
Itzulera Euskal Herrira
-Laguntzak: Alokabide, RGI, paroa kobratzeko...
-Erregularizatzea: Pentsioen diruak, Osasun Zerbitzuak, PFEZ- IRPF...
Aldaketak Erresuma Batuan
-Nola gelditzen da enpresa eta kultur ekitaldiak egitea alde batera edo bestera?
-Boto aukerak
-Nazionalizatzea/Citizenship
-Etxea edo jabegoak erostea
-Dirulaguntzak: EU, EH, UK ikerketa, kultur eragileentzat, enpresa ta gizabanakoentzat
-Familia UKn eta EHn batzeko araudia
-Lan egitea, Ikasketak egiteko dirulaguntzak, Erasmus/Solas laguntzailea, ze onurak eska daitezke UKn Brexiten ondoren
Oporrak, errretiroa-eta
Oporrak, erretiroa-eta nola gelditzen dira
Asmoa hitzaldiaren amaieran galderak egiteko aukera zabaltzea da; aurretik ere luza daitezke emailez.
London Basque Society - Euskal Elkartea:
Webgunea: http://www.zintzilik.org
Facebook: https://www.facebook.com/Londonbasqe
Twitter: https://twitter.com/ldnbasque
Egin zaitez bazkide -become a member (doan)