euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Brasilgo Rio Grande do Sul-eko Almabaska Upategiak bere ardoak aurkeztu zituen Uruguain, Saltoko Ardoaren Klubean

2023/10/12

Ezker eskuin, Atilio Ibargoyen, Luis Zaldua eta Almabaska Upategiko Claudio Damborearena Escosteguy pasa den irailarean 30ean Ardoaren Klubak Salto herrian antolatutako dastaketan
Ezker eskuin, Atilio Ibargoyen, Luis Zaldua eta Almabaska Upategiko Claudio Damborearena Escosteguy pasa den irailarean 30ean Ardoaren Klubak Salto herrian antolatutako dastaketan

PUBLIZITATEA

Salto, Uruguai. Mugaz gaindiko upategi bat izan zen protagonista Uruguaiko Saltoko Ardoaren Klubak joan den irailaren 30ean antolatutako azken elkarretaratzean. Rio Grande do Sul-eko “Almabaska” upategi brasildarrak bere ardoak aurkeztu zituen Mercado 18 de Julio gastronomia eta kultur guneko areto bete batean. Bertaratutakoek ardoekin batera, Txokobar euskal tabernako lagunek zerbitzatutako pintxoak dastatu zituzten.

Ardoaren Klubak Uruguaiko upategi eta ardoak aurkezten ditu hilero. Oraingo honetan Almabaska Upategiko ardoen txanda izan zen, soto horretako sortzaile eta sustataile Claudio Damborearenaren eskutik. Lau ardo mota dastatu ziuzten, Pascual Harriaguek sartu zuen eta, kasu honetan, muga-eremuko Brasilgo aldean ekoitzitako Tannat anduikoak nabarmenduz. Upategiko arduradunak, era berean, proiektuaren sorrerari eta garapenaren lehen urteei buruzko azalpen-hitzaldi ilustratua eskaini zuen.

 
Turismo graduko ikasleak Harriague Upategia Kultur Guneari egindako bisitan


Almabaskak ardo mota diferenteak egiten ditu 2004tik baita ardo apartsua ere

Esan dezagun Almabaska Upategia Claudio Martin Damborearena Escosteguy ingeniariaren ekimena dela. Nahiz eta jaiotzez uruguaitarra izan, urte asko daramatza Brasilen kokatuta, eta Rivera (Uruguai) eta Santana do Livramento (Brasil) herrietako euskaldunen ondorengoak elkartzen dituen elkarteko partaide da.

Harriague Upategia, Unibertsitatea eta Turismoa

Uribarri Proiektuak Harriague Upategiaren ondare historiko kulturala erreskatatzeko xedea du eta honen baitan, joan den astelehenean, urriaren 2an, Saltoko Euskaldunen Taldearen erreferentea den Luis Zaldua Unibertsitate Katolikoko Turismo graduko ikasleei hitzaldi bat ematera gonbidatu zuten. Uruguaiko ardogintzaren barietate enblematikoena den Tannat-en nondik norakoa azaldu zuen, Tannat anduiaren sarrera Uruguain, upategiaren historia eta Pascual Harriague eta Saturnino Ribes euskal aitzindarien historia ere aipagai.

Biharamunean, ikasleek, hiru irakaslerekin batera, Tannaten Ibilbidea izenekoa egin zuten bizikletaz. Harriague Upategia Kultur Gunea bisitatu zuten, Tannateko 0 kilometroa deitua dena. Zalduak berak egin zien harrera, eta upeltegia eta Harriague sortzaileak lehen anduiak landatu zituen tokia erakutsi zien.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia