euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Brasilgo Mugaldeko Euskaldunek bigarren Topaketa eta, aurrenekoz, Pintxo Jaialdia ere ospatu zuten

2014/05/23

Antolatzaile taldea: Simone Damboriarena, Lucia Schüler de Irulegui, Maria Luis de Leonardis, Claudio Martin Damboriarena Escosteguy, Virginia María Urchoeguía Corti, Camila Escosteguy eta Samantha Damboriarena (argazkia Maria Luisa de Leonardis)
Antolatzaile taldea: Simone Damboriarena, Lucia Schüler de Irulegui, Maria Luis de Leonardis, Claudio Martin Damboriarena Escosteguy, Virginia María Urchoeguía Corti, Camila Escosteguy eta Samantha Damboriarena (argazkia Maria Luisa de Leonardis)

PUBLIZITATEA

Iragan maiatzaren 17an Brasilgo Rio Grande do Sul Euskal Etxeko bazkide eta lagunek estatu honetako Fronteira Oeste edo Mendebaldeko Mugan egin zen euskaldunen topaketara bildu ziren. Hitzorduak bi "amu" nagusi zituen inguruotako euskaldunen ondorengoentzat: batetik, jatorri berdina duten lagunak ezagutzea eta eurekin esperientzia eta informazioa partekatzea; eta, bestetik, Lehenengo Pintxo Jaialdian dastagai izan ziren kutixiekin gozatzea. Topaketa, nola ez, arrakastatsua izan zen!

Santana do Livramento-Rivera, Brasil. Casa Basca de Rio Grande do Sul Euskal Etxeak topaketa berri batean parte hartu zuen iragan maiatzaren 17an: II Encontro de Bascos da Fronteira, alegia, Uruguaiko mugan dagoen Fronteira Oeste inguruko euskaldunen topaketa. Ekitaldia arrakastatsua izan zen, lagun asko bildu ziren bertara eta giroa ezinhobea iza zen, elkarteak sarean argitara eman dituen argazkietan ikus daitekeenez.

Arratsaldeko seieten abiatu zen bildura, partehartzaileei harrera eginez. Ondoren, bideokonferentzia bitartez, Konrado Mugertza irakasleak solasaldia eskaini zuen, euskaldunak eta globalizazioa gaiari buruzkoa. Jarraian, aurkezpenen tartean, partehartzaileek gaiak eta proposamenak jarri zituzten mahai gainean eta amaitzeko lehenengo Pintxo Jaialdiaz gozatu ahal izan zuten denek.

Brasil II Encuentro Bascos da Fronteira

[Konrado Mugertzaren bideokoferentzia bidezko hitzaldia adi-adi jarraitzen (argazkia MLLeonardis)]

Brasil II Encuentro Bascos da Fronteira 2

[Casa Basca do Rio Grande do Sul Euskal Etxeko zuzendaritza taldeak datozen ekitaldien eta jardueren berri eman zuen (argazkia MLLeonardis)]

Brasil II Encuentro Bascos da Fronteira 3

[Haritz Aranburu sukaldari eta elkarteko kideak euskal gastronomiari buruz hitz egin zuen Pintxo Jaialdia hasi baino lehen (argazkia MLLeonardis)]

Topaketaren helburua zera izan zen, Livramento, Rivera eta Fronteira eskualdeko euskaldunen ondorengoi elkartu eta euren ondare amankomunari buruz hitz egin eta informazioa trukatzeko aukera ematea. Gogoan izan behar da Rio Grande do Sul estatua Uruguai bezain handia dela eta hori dela eta zaila dela euskal etxearen jarduerak hiri finko batean egitea; aldiz, elkartea hirigune bakoitzean lan egiten duten talde txikiagoetan antolatu da, horrela ekitaldien antolakuntza eta bazkideen arteko harremana erraztu eta sustatzeko. 

Topaketaren irudi gehiago, Casa Basca do Rio Grande do Sul elkartearen Facebook taldean. 



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia