euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozkario eta atxikimendu sanferminzaleak ez daki distantziez: honela bizi dute festa euskal eta nafar etxeetan (II)

2017/07/13

Chascomuseko dantzari txikiak ez ziren beldurtu zezena agertu zenean
Chascomuseko dantzari txikiak ez ziren beldurtu zezena agertu zenean

PUBLIZITATEA

Helburua ospatzea bada sanferminek badituzte jai onenetako bat izateko behar diren osagarri guztiak: ikuskizunak, musika eta dantzak, bizitasuna eta kolorea, gaupasak, zeremonia… Argentinako nafar eta euskal etxeek proposamen horiek guztiak gogoan dituzte, eta kasu gehienetan bildu eta trinkotzen dituzte, eta Iruñera joaterik izan ez dutenei aukera ederra ematen diete nafar patroiaren omenezko festa gozatzeko. Gaurko artikulu honetan, urrun ospatze diren sanferminen bigarren argazki galeria.

Buenos Aires, Argentina. Joan den ostiralean, uztailaren 7an bertan, hasi ziren Argentinan euskal eta nafar etxeen San Fermin ospakizunak eta gehienetan egun bakarreko ekitalditara ekarri ziren. Egitarau luzeagoa antolatu ohi dutenen artean, Rosarioko Nafar Etxea dago. Bertako nafar jatorrizko lagunek ekainaren 30ean ekin zioten festari eta geroztik Txupinazoa ez ezik, omenaldiak, mezak, mus txapelketak, musika eta dantza ikuskizunak, eta bazkari eta afariak osatutako programa batez ari dira gozatzen. 2017ko San Fermin bazkaria uztailaren 16an egingo dute, kalejira eta mezaren ostean.

Bolivar hiriko Nafar Etxeak, berriz, atzeratu egin du bere aurtengo ospakizuna eta afaria eta dantzaldia uztailaren 22an egingo ditu. Gaurkoan hona ekarri ditugun irudietan, Rosarioko, Chascomús, General Rodríguez, La Plata, Las Flores, Mendoza, Tandil-eko ekitaldiak bildu ditugu. Trenque Lauquengo Euskal Sustraiak Euskal Etxearen kasuan bertan behera utzi behar izan zuten, oraingoz. Hona aurtengo San Fermin festen bigarren irudi kronika.


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia