Montevideo, Uruguai. Montevideoko Euskaro Euskal Etxeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin zuen maiatzaren 9an Estatutuek manatutakoari jarraiki eta bileraren baitan egindako hauteskundeen ondorioz, Silvia Ortone Enderiz da elkarteko lehendakari berria, orain arteko lehendakari Lucía Goñi Spinogliori lekukoa harturik, azken hau idazkari izatera pasaturik. Karguen banaketa egin ostean honela geratzen da Euskaroko Zuzendaritza Batzordea 2022-2024 eperako:
-Lehendakari: Silvia Ortone Enderiz
-Lehendakariorde: Juan Pedro Arin San Martin
-Idazkari. Lucia Goñi Spinoglio
-Idazkariorde. Juan Carlos Ariztegui Amadoz
-Diruzain: Carlos Larragueta
-Diruzainorde: Fabián Orradre Zabala
-Liburuzain: Marta Perdomo
-Batzordekide: Carolina Ariztegui Deus
-Batzordekide: Baldomero Anso
Zorionak eta eskerrik asko guztiei!
EUSKARO EUSKAL ETXEA
Bacigalupi 2219
Montevideo, Uruguai
Tfnoa. 29245386
Emaila: centroeuskaro29.6@gmail.com
Facebook: https://www.facebook.com/profile.php?id=100009753061891