Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin du joan den asteartean, Maiatzaren 16an, Iparraldeko Euskal Etxeak, Moreno kaleko bere egoitzan, Buenos Airesen. Bileraren baitan, Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak egin dira eta Roberto Plorutti hautatu dute erakundeko lehendakari berri. Lagun izango ditu, besteak beste, Federico Sergio Baldoy, lehendakariorde; Norma Rios, idazkari; eta Alberto Sosa Montepagano, diruzain.
Buenos Aires, Argentina. Maiatzaren 16an Urteroko Ohiko Biltzar Nagusia egin ondoren, hona nola geratu den agintealdi berri honetarako osatua Buenos Airesko Iparraldeko Euskal Etxea-Centro Vasco Francés-en Zuzendaritza Batzordea:
-Lehendakari: Roberto Plorutti
-Lehendakariorde: Federico Sergio Baldou
-Idazkari: Norma B. Ríos de Ibarrola
-Idazkariorde: Ignacio Montiel
-Diruzain: Alberto Sosa Montepagano
-Diruzainorde: Oscar Pandelo
-Batzordekide titularrak: Ernesto Cornejo Saravia, César Arrondo, Juan Carlos Ibarrola, Santiago Caset, Claudio Van Waarde. Jorge Beramendi
-Batzordekide ordezkoak: Néstor Adolfo Gabrielo, Gustavo Palacios Kelly, Guillermo Marcelo López, Omar Raúl Raggio, Carlos Alberto Irisarri, Jorge Otaño Piñero
-Ogasuna: Hernán Espina, Juan Carlos Reboreda, Luis Ricardo Baldou, Raúl Humberto Bina, Hugo Armando Tito
-Epaimahaia: Carlos Alberto Prósperi, Mariano Espina, Guillermo Révora