euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bozak General Rodriguez-eko Eusko Aterpea EEan: Raul Tarettok lekukoa hartu dio Juan Itceari lehendakari gisa

2007/12/19

Raul Taretto, Carmen Itcea ondoan, Gral. Rodriguez-eko Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan
Raul Taretto, Carmen Itcea ondoan, Gral. Rodriguez-eko Euskararen Nazioarteko Eguneko ekitaldietan

PUBLIZITATEA

Joan den larunbatean egin zuen Buenos Aires probintzia argentinarreko Eusko Aterpea Euskal Etxeak, General Rodriguez hirian, elkarteko agintaritza berritzea xede nagusi zeukan Ohiko Biltzar Orokorra. Aurkeztutako zerrenda adostu eta bakarra atera zen, bertara bildutako berrogei bazkideek aho batez onetsia. Orain arte lehendakariorde izandako Raul Taretto izango da, beraz, presidente berria, lehendakariorde Enrique Mauregui duela. Lehendakari zena, Juan Itcea, berriz, zuzendaritza batzordekide izango da aurrerantzean. Kargu berrien hartzea, ordea, datorren martxoko Ohiko Biltzar Orokorrarekin bat etorriko da.
Joan den larunbatean, abenduaren 15ean, egina dute Gral. Rogriguezeko Eusko Aterpea Euskal Etxeko kideek, erakundearen egoitzan, hiriko Mitre 370 helbidean, 2008-2010 eperako agintaritza karguak berritzea helburu nagusi zuen Ohiko Biltzar Orokorra, barne araudi eta estatutuek diotenari jarraiki. Hauteskundealdiaren zuzentasuna bermatuko zuten bi bazkideak izendatu ostean --Elena Itcea eta Martin Durhau izan ziren langintza horretarako aukeratuak--, bozketa arratsaldeko seietan amaitu zen. Berrogei botoemaile bertaratu ziren bozkatzera eta, izan ere, berrogei botoak 'Talde lan' izenpean aurkeztutako zerrenda bakarrarengana joan ziren. Honakoek osatzen dute aipatu zerrenda:

-Lehendakari: Raúl Taretto Largui
-Lehendakariorde: Enrique Mauregui
-Batzordekide: Carmen Itcea
-Batzordekide: Sandra Oliveira
-Batzordekide: Zulma Bressani
-Batzordekide: Gladys Ayala
-Batzordekide: Mari Juambelz
-Batzordekide: Francisca Vicente
-Batzordekide: Juan A. Itcea
-Batzordekide: Pierino Matera
-Batzordekide: Arnaldo Bacigaluppi
-Batzordekide: Miguel Ferreyra
-Batzordekide: Norberto Bidart
-Batzordekide: Marcela Balbi Mutuverria
-Batzordekide: Angel Hygonenq

Zuzendaritza Batzorde hautetsia heldu den martxoak jabetuko da bere karguez, orduan egingo baita oraindik indarrean dagoen agintaldiko batzordearen kontu garbiketa eta txosten aurkeztea. Ondoren, Zuzendaritza Batzorde berriaren lehenengo bilkuran erabakiko da batzordekide hautetsi bakoitzak hartuko dituen ardura zehatzak, eta horiei dagozkien karguak.


Lotura interesgarriak

Euskararen Eguna General Rodriguez-en
2007ko abenduaren 17an EuskalKultura.com-en argitara emana

Senatuak doaintza garrantzitsua eman dio Eusko Aterpeari
2007ko azaroaren 26an EuskalKultura.com-en argitara emana

Omenaldia Fca. Vicente de Ponce, Eusko Aterpeako liburuzainari
2007ko azaroaren 5ean EuskalKultura.com-en argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia