Bogotá, Kolonbia. Gatazka eta bizikidetza ardatz duten bost euskal ekoizpen ikusi ahal izango dira datorren ostiraletik, uztailaren 28tik, ondoko asteko larunbatera, abuztuan 5era, Bogotako Cinematecan. Film hauek Kolonbiako Egiaren Batzordeak, Arteen Institutu Distritalak (Idartes, gaztelaniazko siglatan) eta Etxepare Euskal Institutuak antolatutako programa zabalago baten parte izango dira, “Que haiga paz: campo visual, conflicto y memoria” izenekoa.
Egitasmoaren helburua da zinemaren inguruan elkarrizketa bat sortzea, honek Kolonbiako gatazka armatuan duen lekuaz, bere balio narratiboaz eta egiari aurre egiteko gizartearentzat duen garrantziaz hausnartzeko. Kolonbiar gizarteari gertatutakoaz hausnarketa bultzatu nahi du, horrela, adiskidetzerantz bidea egiteko. Programazioaren baitan, hilero, elkarrizketa sozialari ekarpenak egingo dizkioten bertako eta nazioarteko ikus-entzunezko lanak aurkezten dira.
Testuinguru horretan, euskal gatazka eta bizikidetzaren gaiari heltzen dioten honako filmak programatu dituzte:
—‘Karpeta Urdinak’ (Ander Iriarte, 2022) Eros txartela
Uztailak 28, 7:30 p.m. - Sala 3 artoan
Abuztuak 6, 4:30 p.m. - Sala 2 artoan
—‘Non Dago Mikel?’ (Miguel Ángel Llamas, Amaia Merino, 2020) Eros txartela
Uztailak 30, 8:00 p.m. - Sala 2 artoan
Abuztuak 5, 5:00 p.m. - El Tunal artoan
—´La pelota vasca, la piel contra la piedra´ (Julio Médem, 2003) Eros txartela
Abuztuak 1, 5:00 p.m. Sala 3 artoan
Abuztuak 3, 5:30 p.m. - Sala 3 artoan
—´Yoyes´ (Helena Taberna, 2000) Eros txartela
Abuztuak 1, 4:30 p.m. - Capital artoan
Abuztuak 4, 7:30 p.m. - Sala 2 artoan
—‘La Fuga de Segovia’ (Imanol Uribe, 1981) Eros txartela
Abuztuak 2, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan
Abuztuak 5, 4:00 p.m. - Sala 2 artoan
Zikloaren komisariotza Bogotako Cinematecari zor zaio.