Europa ekialdean izango dira datozen egunetan Harkaitz Cano, Miren Agur Meabe, Rikardo Arregi, Karmele Jaio eta Eider Rodriguez idazleak, "Egileen irakurketa hilabetea" (MAČ, txekierazko siglen arabera) literatura jaialdian parte hartuz. Lau herrialdetan barrena egiten da jaialdia: Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ucrania. Etxeparek Euskal Institutuak lagunduko du bidaia.
Donostia-San Sebastián. Uztailaren 1ean hasi eta abuztuaren 4 arte MAČ Jaialdiak makina bat idazle eramango ditu Txekia, Polonia, Eslovakia eta Ukraniara, euren lana bertako literatur zaletuen aurrean aurkeztera. Zehazki, jaialdiaren emanaldia honako hirietan egingo dira: Brno (Txekiar Errep ), Ostrava (Txekiar Errp.), Wroclaw (Polonia), Košice (Eslovakia) eta Lvov (Ukrania).
Aurten jaialdiaren herrialde gonbidatua Espainia da eta bertara doazen idazleen artea bost egile euskaldun izango dira, Etxepare Euskal Institutuaren sostenguarekin.
Euskal idazleek hiri horietan irakurraldiak egingo dituzte, data desberdinetan. Hemen bakoitzaren ekitaldien informazioa:
-Harkaitz Cano
-Miren Agur Meabe
-Rikardo Arregi
-Karmele Jaio
-Eider Rodrigue
Jaialdiari buruzko informazio osoa, hemen.