euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bost euskal bertsolari gaztek eta errepentista kubatar batek koloreztatu zuten La Habanako Aberri Eguna

2007/04/10

Bertsolari eta trikitilariak igandeko ospakizunean La Habanako 'Centro Vasco' jatetxeko ekitaldian
Bertsolari eta trikitilariak igandeko ospakizunean La Habanako 'Centro Vasco' jatetxeko ekitaldian

PUBLIZITATEA

La Habanan ospatu da aurtengoan ere Aberri Eguna. Ehun eta berrogeita hamar bat jende bildu ziren igandean Centro Vasco delako jatetxean, tartean Kuban aspaldi bizi diren euskaldunak, euskaldunen lagun kubatarrak eta egun hauetan irlan turista gisa suertatu diren beste batzuk. Ospakizunari kolore berezia ipini ziotenak, ekitaldian aritu ziren bost bertsolari gazteak eta errepentista kubatarra izan ziren: Unai Muñoa, Ainhoa Agirreazaldegi, Ixue Alberdi, Iratxe Ibarra, Ander Lizarralde eta Emiliano Sardiñas. Eta Haiekin batera jardundako trikitilariak: Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Maider Urkizu.
Giro politean ekin zitzaion igandean euskal ospakizunari. Goizeko hamaiketarako hainbat lagunen elkartoki bilakatua zen Habanako Vedado auzoko 'Centro Vasco' delako jatetxea Aberri Eguneko deialdiari kasu emanez. Eguraldia ederra, eguzki handiarekin, uda jadanik hasita dagoelako Karibean, eta leku ederrean, orain dela mende erdi pasexe Juanito Saizarbitoria mutrikuarrak --idazlearen osabak-- sortu zuen euskal historia eta ixtorio handiko jatetxean.

Ehun eta berrogeita hamarren bat pertsona elkartu ziren. Kuban aspalditik bizi diren euskaldunak, euskaldunen lagun eta euskaltzaleak, eta baita turista bezala egun hauetan bertan suertatu diren beste jende batzuk ere. Bilkurari kolore eta nortasun berezia ipiniz, bost bertsolari euskaldun eta errepentista kubano bat jardun ziren: Unai Muñoa, Ainhoa Agirreazaldegi, Ixue Alberdi, Iratxe Ibarra, Ander Lizarralde eta Emiliano Sardiñas. Eta haiekin batera trikitilariak: Alaitz Telletxea, Iker Goenaga eta Maider Urkizu. 'Musika eta jende arteko giroa oso ona izan da', aitortzen zigun deialdiaren berri izandakoan bertaratutako euskal herritar batek.


Lotura interesgarriak

Sydneyko euskaldunak Aberri Eguna ospatzen lehenak
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 10ean argitara emana

Cañuelaseko dantzari buenosairestarren Aberri Eguna
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 5ean argitara emana

Munduko euskal komunitate ugarik ospatuko dute Aberri Eguna
BasqueHeritage.com-en 2007ko apirilaren 4ean argitara emana

Atxagak 'Obabakoak'en edizio kubatarra aurkeztu zuen
EuskalKultura.com-en 2006ko otsailaren 2an argitara emana

La Habanako 'Asociación Vasco Navarra' euskal etxetzat onetsia
EuskalKultura.com-en 2006ko otsailaren 2an argitara emana


« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia