euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordelen euskara praktikatu nahi lagunarteko giro ederrean? Asteazkenero biltzen da mintzapraktika talde bat

2016/03/09

Chez Fred-en asteazkenero biltzen dira Bordeleko euskaldun batzuk euskaraz egiteko (argazkia Bordele EE)
Chez Fred-en asteazkenero biltzen dira Bordeleko euskaldun batzuk euskaraz egiteko (argazkia Bordele EE)

PUBLIZITATEA

Bordeleko Euskal Etxearen webguneak zabaldu du taldearen berri, nahi duen orori asteazkenero biltzen diren euskaltzale hauekin bat egin eta euskara praktikatzeko gonbitea luzatuz. Taldea euskal etxe ondoan dagoen Chez Fred tabernan biltzen da asteazkenero, zeozer hartu eta lagunartean euskaraz hitz eginez tarte polit bat pasatzeko asmoarekin. Gaur bertan hantxe izango dituzue, 21.00etatik aurrera! Bestalde, EEak aldi berri baterako izendatu du orain arteko presidentea, David Mugica, bere lan ona egiten jarrai dezan.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxeak aditzera eman duenez, hiri frantziar honetan euskaraz egin nahi dutenek aukera berri bat dute, asteazkenero biltzen den lagun talde bati esker. "Zu ere euskalduna zara eta euskaraz hitz egiteko aukerarik ez duzu Bordelen?", galdetzen dute Facebook-en. Hala bada, zoaz asteazkenero "Chez Fred" tabernan biltzen diren euskaldunengana eta haiekin hitz egin ahalko duzu, giro ederrean eta zeozer hartzen duzun bitartean. 

Euskal Etxearen Facebook orrian dituzu taldearekin harremanetan jartzeko datuak, hemen.

Bestalde, aipatu Bordeleko Euskal Etxeak zuzendaritza batzordea berritzeko hauteskundeak egin dituela. Hauek dira zuzendaritza berria osatzen dutenak:

Pierre Béchade (Ibilki), Danièle Schnebelen (Bestalariak), Lise Laroui, Anne-Marie Pédoussaut (presidente ordea, Etxeko Soinuak atala, euskal dantzak, internet), David Mugica (presidentea, komunikazioa), Francis Zugasti, Jean-Jacques (idazkari), Suzon Uhalt (Entraide ataleko idazkari), Gratien Bordagaray (Musa), Maguy Revardel (Musa), Jean-Marc Goyheneche (diruzain ordezkoa), Stéphane Olaizola (komunikazioa), Patrick Urruty (Gau Eskola, Agur aldizkaria), Patrick Arambourou (Gau Eskolako idazkari), Bruno Luro (presidenteorde, Pilotariak). Cédric Claverie (BEEF), Andde Domblides (Agur), Michèle Elichirigoity (hitzaldien arduranduna), Txomin Etcheverry-Halsouet (internet eta buletina), Antoine Juanicotena (Pilotariak ataleko diruzaina), Pantxika Martin-Uhalt (Entraide eta Biltzarra atalak), Laurent Pétriat (diruzaina), Xabi Pilar Diaz (irratia) eta Frantxoa Urrtiagu.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia