euskal diaspora eta kultura
2008/09/08
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxearen webgunean frantsesezkoarekin batera euskarazko bertsio agertzen da jada, elkarteak euskararen alde egin duen apustu sendoaren eredu. Elkarteak azken Batzorde Nagusian webgunearen euskaratzearen garrantzia aitortu zuen eta, esan eta egin, sarean jarri dute jada bertsio berria. David Mujika, elkartearen komunikazio arduraduna, izan da itzulpenaren egilea, eta oraindik ere atal batzuk euskaratzea eta akats batzuk konpontzea falta dela aitortzen badu ere, orotara emaitzarekin pozik daudela agertu dio EuskalKultura.com-i.
'Badira ere Gau Eskolako erakasleak, baina biga estudiante izanki, bazuten besterik egiteko, eta Gau Eskolako idazkariak ere ez zuen denborarik. Beraz, hala, ni eman nintzen lanari: aspaldi banuen horren egiteko xedea, asmoa, euskarazko bertsioa izaitea biziki gauza inportantea dela daukadalako, hots beste kideek bezala. Bistan da, Jean-Marc Goyheneche gure Presidenteak ere oso garrantzitsu dauka euskarazko bertsioa izaitea', azaltzen du Mujikak.
Euskarazko bertsioak frantsesik egiten ez duten mundu osoko euskaldunei euskal etxearen ekimenen berri izateko aukera emango die. Baina, horrezaz gain, ahalegin hau elkarteak euskararen alde egiten duen apustu sendoaren isla ere bada. 'Teorian edo prinzipioz, euskal etxe baten webguneak euskarazko bertsiorik ez edukitzea mainguka ibilitzea bezalakotsu duzu, bainan hori erranik, gero dependitzen du nor diren bazkideak, zer nahi duten, zer diren lehentasunak (euskal etxe batetan bada beti zer egin), baliabideak.… Guk nahi ginuen erakutsi euskarari diogun atxikimendua, jada Gau Eskolan emaiten diren kurtsoekin, besteak beste, agerian dena'.
Bordeleko Euskal Etxearen webgunea, hemen.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus