Musikaren Besta Bordeleko Euskal Etxearen urteko hitzordu nagusienetako bat da eta urtero lagun asko biltzen ditu Euskaldunen Plazara bertan euskal kultura eta udaren etorrera ospatzeko. Aurten, eguneko egitarauak Bestalariak abesbatzaren emanaldia, euskal eta okzitaniar dantza erakustaldiak eta Baga Biga taldearen kontzertua eskaini zituen. Eta festa bere helburua lortu zuen: bertara bildu zirenak dantzan eta kantuan jartzea! Jarraian, argazki galeria.
Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxeak Musikaren Besta berri bat ospatu zuen asteartean, ekainaren 21ean, eta elkarteko kide eta lagunek kalean eman zuten urteko gaurik laburrena , dantzan eta kantuan. Aurtengoa festaren 35. edizioa izan zen eta, ohi bezala, elkarteak egitarau zabala prestatu zuen.
Jarduerak Euskal Etxearen egoitzan eta ondoko Euskaldunen Plazan egin ziren. Elkarteak stand jarri zuen eta pintxoak, taloak eta edariak jarri zituen salgai.
Festa arratsaldeko zazpiak aldera hasi zen, plazan, euskal eta okzitaniar dantza erakustaldi batekin. Elkarteko dantzariek egin zuten emanaldia, eskusoinu eta gitarra joleen musikak lagundurik. Ondoren, Bestalariak koruak euskal kantu herrikoien kantaldie eskaini zuen eta bertara bildu ziren lagunek pozik egin zuten bat kantuan.
Eguna amaitzeko, Baga Biga taldearekin erromeria egin zen, euskal folk/rock kantuekin. Jarraian, eguneko argazki galeria: