euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordeleko euskal etxeak gastronomia, musika eta festa egitaraua osatu du astebururako

2013/09/12

Iazko Ondarearen Egunak jende andana bildu zuen Bordeleko Jauregiaren Plazara (argazkia BordeleEE)
Iazko Ondarearen Egunak jende andana bildu zuen Bordeleko Jauregiaren Plazara (argazkia BordeleEE)

PUBLIZITATEA

Larunbatean eta igandean Bordeleko Quai Richelieu kai inguruak euskal kulturaz eta bestaz beteko ditu Eskualdunen Biltzarra elkarteak, Ondarearen Eguna ospatzeko atondu duen egitarau mardulari esker. Gastronomiak leku zabala izango du bertan, eta asteburuan zehar euskal produktuak salgai izango dira azokako postuetan. Horrez gain, Bordeleko euskal aztarnak ezagutzeko txango gidatua antolatu du euskal etxeak; hiri eder eta abegikor hau ezagutzeko parada eta aitzaki bikaina.

Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxean dena prest dago asteburu honetan Richelieu kaian egingo den Euskal Azoka jarduera arrakastatsua bilaka dadin. Egitarau zabala prestatu du elkarteak, eta inguruetako zein Euskal Herriko lagunei bertara biltzeko gonbitea luzatu die. 

Jarduerak larunbat goizean abiatuko dira, hamarretan irekiko baititu ateak Euskal Azokak. Bertan saltokiak jarriko dituzte Idoki elkarteko ekoizleek, Minhondo gozotegiak eta Gatucréation artisau lantegiak, besteak beste. Horrez gain, Urruñako Kuxkuxtu txarangak gunea alaituko du bere musikarekin bizi eta kutsakorrarekin. Azoka egun osoan zehar izango da irekita (18:00ak arte) eta igandean 10:00tatik 15:00ak arte.

Herri kirolek ere lekua izango dute azokan eta erakustaldiak egingo dira larunbatean. Ilunabarrean, 20:00etan, Bordele bertako Bestalariak koralak kontzertua emango du St. Pierre elizan eta 21:30etatik aurrera jaiak euskal etxean jarraituko du, bertan egingo den festa eta gaualdiarekin.

Igandean, azokako ekitaldiez gain, euskal etxeak bisita gidatua antolatu du hirian barrena, Bordeleko euskal aztarnak eta ondarea ezagutarazteko. Irteera St. Michel frontoian egingo da, 14:00etan, eta ibilaldia 17:00ak aldera amaituko da, Bordeleko Urpekontzien Basean, mintzaldi batekin. Ibilaldi honetan parte hartzeko beharrezkoa da aldez aurretik lekua erreserbatzea. Horretarako deitur Kiosque Culture-era (05 56 79 39 56).

-Informazio gehiago Bordeleko Euskal Etxearen webgunean



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia