euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordeleko Euskal Etxea Frantzia naziengandik askatzen lagundu zuen Gernika Batailoiaren omenaldian izan zen

2015/04/23

Francisco Pérez Luzarreta, Gernikako gudarien artean bizirik gelditzen den bakarra; Amaia Ordoki, Kepa Ordoki komandantearen alaba, eta David Mugica, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea (argazkia Bordele EE)
Francisco Pérez Luzarreta, Gernikako gudarien artean bizirik gelditzen den bakarra; Amaia Ordoki, Kepa Ordoki komandantearen alaba, eta David Mugica, Bordeleko Euskal Etxeko presidentea (argazkia Bordele EE)

PUBLIZITATEA

Iragan larunbatean, apirilaren 18an, omenaldia egin zieten Pointe de Grave-en 1945an bertan nazien aurka borrokatu zuten euskaldunei. Euskal gudariek Gernika Batailoia osatzen zuten, eta Frantziaren askapenean parte hartu zuten. Urkullu lehendakaria buru, euskal ordezkaritza handi batek parte hartu zuen ekitaldian, eta bertan izan zen ere Bordeleko Euskal Etxea.

Bordele, Frantzia. Omenaldia egin zieten iragan larunbatean Bordele aldean 1945ean Pointe de Graveko borrokan parte hartu zuten gudariei, horien artean Gernika Batailoiko euskaldunei. Aguirre lehendakariak eta erbesteko Eusko Jaurlaritzak sortu zuten batailoia hau eta indar aliatuekin batera Frantziaren askapenean laguntzeko agindua eman zion.

Gernika Batailoia Médoc-eko frontean aritu zen, han gelditu ziren nazien aurka borroka latzak izan zituen. Pointe de Grave-en eta beste liskarretan bataloiko bost gudari hil ziren: Juan José Jausoro Sasia, Félix Iglesias Mina, Antton Lizarralde Garamendi, Antón Mugica Arrizabalaga y Prudencio Orbiz Uranga. Guda amaitu zenean, Frantziako Gobernuak Gernika Batailoiaren adorea goraipatu zuen eta De Gaulle jeneralak ikurrinari agur egin zion militarki.

Larunbateko omenaldian Gernikikako gudarien artetik bizirik dirauen bakarrak, Francisco Pérez Luzarrretak, parte hartu zuen, hunkituta. Bordeleko Euskal Etxeko presidenteak, David Mugicak, gudaria agurtzeko aukera izan zuen. Berarekin solasean izan zen ere Amaia Ordoki, Gernika Batailoiko komandante Kepa Ordokiren alaba. Bordeleko euskal etxeako ordezkaritza honakoek osatzen zuten: Louisette Recarte, Yvon Laxalde, Jean Jacques Hourcade eta David Mugica.

Urkullu lehendakaria harro agertu zen Gernikako gudariek Hitler eta Francoren aurka egin zuten borrokaz. Era berean, memoria politika baten beharra azpimarratu zuen, gerrek sortzen duten samina eta giza-eskubideen aurkako ekintzak argitara ekartzeko. Ondoren, Gernikako Arbolaren kimu bat landatu zuen, Aquitaniako presidente Alain Roussetekin batera.

Bordeleko Euskal Etxeak omenaldiaren argazki galeria bat sortu du bere Facebook orrian. 


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia