euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Bordeleko 'Etxekoak' abesbatzak 30 urte ospatu ditu, aretoa beteta eta 'Bestalariak' eta 'Band'A Leo' oholtzan lagun

2025/03/20

Etxekoak 30. urteurren kontzertuan
Etxekoak 30. urteurren kontzertuan

PUBLIZITATEA

Bordele, Frantzia. Hirurehun bat lagun bildu ziren joan den larunbatean, martxoaren 15ean, Tresses-en —Gironda departamentuan, Bordele ondoan— bertako Reflet’ aretoan Bordeleko  'Etxekoak' abesbatzaren 30 urtebetetzea ospatzeko antolatutako ikuskizunera. Oholtza gainean, Etxekoak-eko anfitrioiekin batera, kantari aritu zen Bordaleko Euskal Etxeko 'Bestalariak' korala eta, Bordeletik etorria baita ere, 'Band'A Leo' musika banda.

Etxekoak-en urtebetetzea ospatzearekin batera, kontzertu eta elkarretaratzeak helburu solidarioa ere izan zuen, ateratako dirua egoera ekonomiko larrian dauden ikasleengaba bideratu baitzen, Sud-Ouest Solidarité ekimena medio. “Sarrerak agortu egin ziren eta publikoaren eskuzabaltasunari eta elkartasunari esker 2065 euro eman ahal izan zitzaizkion aipatu solidaritate erakundeari.


'Band'A Leo' musika bandak itxi zuen saioa, Bestalariak eta Etxekoak-eko kantariekin batera; publikoa liluratu zuten 


Hiru taldeak oholtza gainean eta publikoa, elkarrekin abestuz Txoria Txori (irudiak Christian Soubie)

Etxekoak gizon abesbatza 1995ean jaio zen Bordelen, euskal musika eta kulturaren zale handia zen kantuzale talde batek sorturik. “Tartean zegoen Jordi Freixa euskal kantuzale handia, eta berarekin batera Euskal Herrian jaio edo jatorria bertan zuten edota besterik gabe euskal kantu tradizionala maite zuten gizasemeak, eta Bordeleko Euskaldunen Biltzarreko (Bordaleko Euskal Etxea) lehendakari zen Ramuntxo Dufau”, gogoratzen dute gaurko kantariek.

1997tik elkarte independentea da Etxekoak eta euskal musika eta tradizioa landu eta sustatzeak batzen ditu bere kideak. Bi CD grabatutakoak dira eta emanak dituzte kontzertuaj Frantzia osoan, bereziki Akitania Berrian, eta Euskal Herrian, Ipar eta Hego, baita beste herrialde batzuetan ere. Taldeak 33 bat abeslari ditu gaur egun eta Akitaniako Bordele Orkestra Nazionaleko musikari ohi den Jean Marie Lamothe du zuzendari.

Etxekoak Abesbatzaren webgunea: www.etxekoak.com
Etxekoak-en Facebook: Etxekoak



« aurrekoa
hurrengoa »

Erlazionatutakoak

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

Irakurrienak

Azken komentarioak

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia