euskal diaspora eta kultura
2012/09/13
PUBLIZITATEA
Bordele, Frantzia. Bordeleko Euskal Etxeko kideak gertu dira asteburu honetan elkartearen ateak ireki eta euskal kulturaren erakustaldia egiteko hiriko kaleetan. Bordelek, Frantziako hiri askok bezala, Ondarearen Egunak ospatuko ditu larunbat eta igandean, eta Eskualdunen Biltzarrak ekarpen mardula egingo dio jaiari. Hasteko, elkarteko kideek argi dute euskal gastronomiaren erakargarritasuna eta euskal produktuak saltzeko postua jarriko dute Place du Palais enparantzan. Idoki euskal produktoreen elkarteak lagunduko du egitasmoa. Asteburuan zehar topagunea bihurtuko da postua eta, salmentaz gain, musika eta kantu animazioa egingo da bertan, elkarteko taldeei esker.
Larunbat arratsaldean, 20:00etatik aurrera, kontzertua egingo da Saint-Pierre elizan. Kontzertuaren lehen zatia elkarteko Bestalariak abesbatzak egingo du, eta bigarrena Etxekoak koruak. Sarreraren prezioa 10 eurotakoa da. Ondotik, jaiak jarraipena izango du euskal etxean egingo den lagunarteko afariarekin. Musika, dantza eta euskal jaki dastaketa egingo dira bertan: taloak, sandwitxak, euskal pastela... Igandean euskal meza egingo da Saint-Pierre elizan eta ondoren bazkaria euskal etxean.
Horrez gain, pilota txapelketa egingo da astebuburuan, jokalari profesionalekin. Saint-Michel kirol-parkeko frontoia izango da gunea eta modalitateak eskuz eta joko garbi (chistera) izango dira. Ordutegia honakoa da: larunbatean, 14:00tatik 16:00etarea ikastaroa, eskuz partidak 16:00etan eta joko garbi 17:00etan; igandean, ikastaroa 14:00tatik 16:00tara, eskuz 16:00etan eta joko garbi 17:00etatik aurrera.
Informazio gehiago Bordeleko Euskal Etxearen webgunean edo Facebook orrian.
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus